Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2013ko apirilaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1761

290/2013 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Lourdes Ramírez Samaniego andrea Arabako Unibertsitate Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatu eta zerbitzu berezietako egoeran deklaratzen duena.

Aztertu egin da Arabako Unibertsitate Ospitaleko Erizaintzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen urtarrilaren 24ko 75/2013 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2013ko otsailaren 11ko EHAAn (29. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, M.ª Lourdes Ramírez Samaniego andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.

M.ª Lourdes Ramírez Samaniego andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa eta Arabako Unibertsitate Ospitaleko erizain lanpostu funtzionalaren 1487 plazaren jabea dena, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Erizaintzako zuzendari lanpostua betetzeko hautatua izan da.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– M.ª Lourdes Ramírez Samaniego andrea Arabako Unibertsitate Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– M.ª Lourdes Ramírez Samaniego andrea zerbitzu berezietako egoeran deklaratzea, izendapen hori ematen dioten egunetik aurrera.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 11.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala