Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2013ko apirilaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1746

IRAGARKIA, 2013ko martxoaren 19koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, Errenteriako udalerrian Pekin TBAE deritzon Transformazio eta Banaketarako Azpiestazioa birmoldatzeko proiektua jendaurrean erakusteko dena.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bitartez (2002-12-23ko EHAA), honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimena emateko prozedurak arautu ziren: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere. Bada, honako hauetan xedatutakoarekin bat etorriaz: Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 53. artikulua (1997-11-28ko BOE) eta 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetzeei buruzko Legearen Erregelamenduko 17. artikulua (1957-06-20ko BOE), beherago zehaztutako instalazio elektrikoa jendaurrean jartzen da eta berarentzako administrazio-baimena, gauzatze-proiektua onartzea eta herriaren onurako delako deklarazioa onartzea eskatzen dira.

Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U., honako helbide hau duela: Axpeko erribera 5, PK 48950 Erandio (Bizkaia).

Erreferentzia: 20-24067 / AT-D-2013-6.

Errenteriako Pekin TBAE berriaren instalazio elektrikoaren ezaugarriak:

– Mota: Barrukoa, transformadoreak kanpoaldean.

– Potentzia: 2 x 20 MVA.

– Transformazio erlazioa: 30/13,8 kV.

Instalazioaren kokalekua: Beraun auzoa, Errenteriako udalerrian.

Helburua: instalazioa eraberritzea; ekipoei eta azpiegiturei azken garapen teknikoak ezarriko zaizkie, horrela barruko espazioa hobeto baliatuko da eta ikus-inpaktua txikituko da; era berean, horniketaren kalitatea hobetzeari aurre egingo zaio.

Aurrekontua: 541.542,42 euro.

Denek jakin dezaten argitaratzen da iragarki hau, batez ere lurren jabeek eta proiektuaren eraginpeko gainerako titularrek (haien zerrenda iragarki honen amaieran adierazten da). Espedientea aztergai egongo da Donostiako Easo kaleko 10. zenbakian, hor baitago Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, eta bertan aurkeztu ahal izango dira egokitzat jotako alegazioak, bi aletan, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Donostia, 2013ko martxoaren 19a.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala