70. zk., 2013ko apirilaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (146 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1737
AGINDUA, 2013ko martxoaren 15ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Erregistroetan dauden lanpostu hutsak betetzeko, Jabetzaren, Merkataritzaren eta Ondasun Higigarrien arloko erregistratzaileak izendatzeari buruzkoa.
Erregistroetako lanpostu hutsak esleitzeko, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak instruitutako espedientea ikusi da. Horiek horrela, Jabetzaren, Merkataritzaren eta Ondasun Higigarrien arloko Erregistroen mugapea aldatzen duen otsailaren 9ko 173/2007 Errege Dekretuaz sortutako jabetza-erregistro batzuei dagokienez (2013ko otsailaren 16ko BOE; hutsen zuzenketa, otsailaren 22ko BOE), mugapearen eraginkortasuna atzeratzeari buruzko otsailaren 13ko JUS/231/2003 Aginduaren arabera; Autonomia Estatutuaren 12.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Erregistroko lanpostuetarako honako hau izendatzea:
Tolosako Jabetza Erregistroa (2 zk.): Jesús Sanz Fernández jauna.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 15a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.