Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2013ko apirilaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

IZENPE SA
1717

IRAGARKIA, «txartelak, txipak eta USB token-ak eskuratzeko» kontratuaren lizitazioa egiteko dena (Espedientea: IZNP-SU_001-2013).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa-Empresa de Certificación y Servicios, Izenpe SA.

b) Espedientearen zenbakia: IZNP-SU_001-2013.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: hornidura.

b) Helburua: Kabinetak (txartelak eta USB token-ak) eta/edo txipak –eduki kriptografikoarekin eta hori gabe– eskuratzea kontratatzea. Lortutako txartelak/USB token-ak txipak erabiliko dira X509 v3 ziurtagiriak gordetzeko zenbait proiektutan, kontaktuko txipean jasotako informazioa edukitzeko. Txipak eskatzen dira, eta, kasua bada, horiek gordetzeko txartelak eta USB token-ak, Izenpe-ren azken buruko bezeroentzako. Guzti hori ez berariaz honi buruzkoa: Izenpe-ren gako publikodun azpiegiturak administratzeko atazetarako txartel kriptografikoak eskuratzea. Elementu batzuk presente izan daitezke edo ez; esate baterako, banda magnetikoa edo RFID txipa.

c) Loteak: bai. 1. lotea, txartel kriptografikoak; 2.lotea, txartel ez-kriptografikoak; 3. lotea, USB token-ak.

d) Publizitatea: 2013ko martxoaren 6ko 2013/S046-073906 EBAOn aurretiazko iragarkia, eta –argitara zedin– 2013ko martxoaren 22an bidali zen EBAOra; Izenperen kontratugile-profilean (www.izenpe.com) 2013ko martxoaren 25ean, eta Eusko Jaurlaritzaren kontratugile-profilean 2013ko martxoaren 25ean.

3.– Izapideak eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzarik merkeena.

d) Hobekuntzak: Betekizun teknikoen pleguko 3., 4. eta 5. klausuletan ezarriak eta baldintza zehazten pleguko II. atalean (xedapen orokorrak) definitutakoak.

4.– Aurrekontua.

1. lotea, horniketen aurrekontua, gehinekoa: zortziehun mila (800.000) euro; 2. lotea: laurehun mila (400.000) euro; eta 3. lotea: laurehun mila (400.000) euro; hiruretan ere BEZa kanpo delarik. 1. loterako kalkulatu den balioa milioi bat bederatziehun eta hogeita sei mila (1.936.000) eurokoa da; 2. loterako: bederatziehun eta hirurogeita zortzi mila (968.000) eurokoa; eta 3. loterakoa: bederatziehun eta hirurogeita zortzi mila (968.000) eurokoa; hiruretan ere, BEZa barne delarik.

5.– Agiriak eskuratzea. Pleguak Izenperen kontratugilearen profilean daude eskuragai: www.izenpe.com

6.– Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua.

a) Eskabideak aurkeztea: Agiriak modu telematikoan aurkeztuko dira www.contratación.info helbidean, Eusko Jaurlaritzako lizitazio-aplikazioa erabilita, edo bestela paperean, Izenperen helbidean: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea 71, 1. solairua, 01008 Vitoria-Gasteiz.

b) Proposamen teknikoa 2013ko maiatzaren 2an irekiko da, 11:00etan.

d) Eskaintza ekonomikoa jendaurrean irekitzea: Eusko Jaurlaritzako eskaintzak irekitzeko 1. gelan egingo da, Donostia kaleko 1ean, 2013ko maiatzaren 21ean, 11:00etan.

7.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Azken eguna: 2013ko apirilaren 22a, 13:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: III. atalean zehaztutakoa.– Baldintza zehazten pleguko «eskaintzak aurkeztea».

c) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

d) Esleipen-irizpideak: betekizun teknikoen pleguko 3.3, 4.3 eta 5.3 puntuetan ezarritakoak. Ikuspegi ekonomikotik onena den eskaintzari esleituko zaio, hainbat irizpide kontuan hartuta.

8.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

9.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.izenpe.net

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 22a.

IZENPE SAko zuzendari nagusia,

XABIER PATXI ARRIETA GOIRI.


Azterketa dokumentala