Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2013ko apirilaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1703

AGINDUA, 2013ko martxoaren 18koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinen bidez aldatzen baita Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 18ko Agindua. Agindu haren bidez, argitara ematen ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpe dauden maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioak lekuz aldatzeko lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 18ko Aginduaren zeinen bidez argitaratu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpe dauden maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioak lekuz aldatzeko lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak.

M.ª Jesús Santander Fernández andreak aurkeztutako berraztertze-errekurtsoa dela-eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak erabaki du, 2013ko urtarrilaren 8ko Aginduaren bidez erabaki ere, errekurtsogilearen eskariak onartzea, eta aitortu egiten dio eskubidea duela Haur Hezkuntzan zegokion destinoa jasotzeko, eskatutako plaza-kopuruaren eta lekualdatze-lehiaketan lortutako puntuazioaren arabera.

Agindu horretan ezarritakoari jarraikiz, M.ª Jesús Santander Fernández andreari Salburua HLHIn esleitzen zaio destinoa (kodea: 01006757), Vitoria-Gasteizen; espezialitatea: Haur Hezkuntza; hizkuntza-eskakizuna: 2.a.

Ondorioz, eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko ekainaren 18ko Aginduko lekualdatze-lehiaketaren behin betiko ebazpena aldatzea. Ebazpen haren bidez, argitara ematen ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpe dauden maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioak lekuz aldatzeko lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak. Aldaketa hauek egiten dira:

– M.ª Jesús Santander Fernández andreari Salburua HLHIn (kodea: 01006757), Vitoria-Gasteizen, behin betiko destinoa ematen zaio (espezialitatea: Haur Hezkuntza; hizkuntza-eskakizuna: 2.a).

– Galdu egiten da Iraia Aguinagalde Alday andreak Salburua HLHIn (kodea: 01006757), Vitoria-Gasteizen, zuen behin betiko destinoa (espezialitatea: Haur Hezkuntza; hizkuntza-eskakizuna: 2.a).

Bigarrena.– M.ª Jesús Santander Fernández Andrea izendatu egiten da, 2012ko irailaren 1etik ondorio ekonomiko eta administratiboak dituela. Jatorri-ikastegiko kargu-uzteak, ordea, 2012ko abuztuaren 31ko ondorioak izango ditu.

Lanpostu baterako eskatutako baldintzak bete ez arren lanpostu horren destinoa eman bazaio, bere izendapena deuseztatu egingo da.

Agindu honen bidez lortutako lanpostuari ezin zaio uko egin.

Hirugarrena.– M.ª Jesús Santander Fernández andrea hurrengo ikasturtearen hasieran hasiko da agindu honen bidez esleitutako lanpostuan, hau da, 2013ko irailaren 1ean.

Laugarrena.– Iraia Aguinagalde Alday andrea behin-behineko destinoan geratzen da, bere behin betiko destinoa galdu duelako, administrazio-errekurtsoa ebatzi delako, 2012ko irailaren 1eko ondorioak dituela.

Bosgarrena.– Iraia Aguinagalde Alday andreak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak deitzen dituen lekualdatze-lehiaketetan parte hartu beharko du, harik eta behin betiko destinoa lortu arte, herri edo barruti jakin baterako lehentasun-eskubideaz baliatzeko eskubidea izango duela.

Merezimenduak barematzean, parte hartzen dueneko ikastegian behin betiko destinoa duen funtzionario gisa lortutako puntuak zehazte aldera, postua galdutzat jo den ikastegia joko da parte hartzen dueneko ikastegitzat, eta horri erantsi beharko zaizkio gerora edozein ikastegitan emandako behin-behineko zerbitzuak.

Behin-behineko destinorik lortzen ez duen bitartean, ikasturte hasieran destinoak esleitzeko antolatzen diren ekitaldietan hartu beharko du parte, behin-behineko destinoa lortzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 18a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala