Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2013ko apirilaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
1701

EBAZPENA, 2013ko martxoaren 6koa, Batzar Nagusietako Lehendakaritzarena, honako arau hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena: 1/2013 Foru Dekretu-Araua, otsailaren 5ekoa, balantzeak eguneratzeari buruzkoa.

Barne Araudiko 130. artikuluan xedatutakoan oinarrituta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek, gaurko bilkuran, erabaki dute baliozkotzea 1/2013 Foru Dekretu-Araua, otsailaren 5ekoa, balantzeak eguneratzeari buruzkoa, 26. zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2013ko otsailaren 7an argitaratu zena.

Argitaratzeko agintzen da, guztiak jakinaren gainean egoteko.

Donostia, 2013ko martxoaren 6a.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako jarduneko lehendakaria,

EIDER MENDOZA LARRAÑAGA.


Azterketa dokumentala