Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2013ko apirilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EKONOMISTEN EUSKAL ELKARGOA
1617

HUTSEN ZUZENKETA, honako iragarki honena: «Iragarkia, Ekonomisten Euskal Elkargoaren Ohiko Batzar Nagusia egiteko deialdiari buruzkoa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuko 18.2.a) artikuluan xedatzen denez, Aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Horrelako hutsak aurkitu dira Ekonomisten Euskal Elkargoaren Ohiko Batzar Nagusirako deia egiten duen iragarkiaren testuan (2013ko martxoaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 61. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da:

2013/1569 (2/1) orrialdean,

Honela dio:

«... elkargokide guztiei dei egiten die... Ohiko Batzar Nagusian parte hartzera...»

Baina honela esan behar du:

«... elkargokide guztiei (ekonomistei nahiz merkataritzako tituludunei) dei egiten die... Ohiko Batzar Nagusian parte hartzera ...»

2013/1569 (2/1) orrialdean,

Honela dio:

«Gai-zerrenda honakoa izango da:

1.– 2013. urteko ekintza-plana.

2.– 2013ko ekitaldirako aurrekontuaren aurkezpena eta onarpena, horrela badagokio.

3.– Norberak lekarkeena».

Baina honela esan behar du:

«Gai-zerrenda honakoa izango da:

1.– Bat-egitearen ondorioz sortutako Elkargoa jardunean hastea. Argibideak.

2.– 2013. urteko ekintza-plana.

3.– 2013ko ekitaldirako aurrekontuaren aurkezpena eta onarpena, horrela badagokio.

4.– Norberak lekarkeena».

2013/1569 (2/1) orrialdean, Ezohiko Batzar Nagusia egiteko deialdian,

Honela dio:

«... apirilaren 30eko 19:00etan ...»

Baina honela esan behar du:

«... apirilaren 30eko 20:00etan ...»


Azterketa dokumentala