Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2013ko apirilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1615

IRAGARKIA, zehapen-espediente bat irekitzeko erabakia Alfredo Ortiz de Zarate Sáenz jaunari jakinarazteko dena, Uraren Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua ustez hausteagatik.

Erabaki horren jakinarazpen pertsonala Alfredo Ortiz de Zarate Sáenzi helarazten saiatu eta huts egin ondoren, argitaratzen da iragarki hau, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Zigor-ahalmena Erabiltzeko Jardunbideari buruzko Araubidea onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 13.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, 15 eguneko epea dago, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik hasita, alegazio, agiri edo beharrezko iritzitako bestelako argibideak aurkeztu eta frogaldia irekitzeko eskatu eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.

Ohartarazi nahi zaio interesdunari, goian aipatutako 1398/1993 Errege Dekretuaren 13.2 artikuluaren arabera, aurreikusitako epean alegaziorik egin ezean, ebazpen proposamen gisara ulertu ahal izango dela espedientea hastea.

Zehapen-espedientea interesdunaren eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren egoitzan:

Uraren Euskal Agentzia.

Orio kalea 1-3.

01010 Vitoria-Gasteiz.

Hori guztia jendaurrean jartzen da interesdunak horren berri izan dezan, eta iragarki honek banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 7a

Izapidegilea,

ESPERANZA ZURINAGA BAÑALES.


Azterketa dokumentala