Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2013ko apirilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1614

IRAGARKIA, administrazioarekiko 357/12 auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie María Teresa Laspiur Arregui andreak prozedura laburtuaren izapidez egiten den administrazioarekiko 357/12 auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2. Epaitegian, administrazio-isiltasunez ezetsi zitzaion Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren ekainaren 25eko 490/2012 Ebazpenaren aurka 2012ko uztailaren 23an egindako gora jotzeko errekurtsoa. Aipatutako ebazpen horren aginduz, 2012ko ekainaren 27an Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren web-orrialdean aldi baterako kontratazioetarako 2011ko behin betiko zerrendak argitaratu ziren, lanpostu hutsen zerrenden eta ordezkapenen zerrenden modalitateetan, zeladore eta beste hainbat kategoriatan.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizial honetan agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 26a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala