Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2013ko apirilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1613

IRAGARKIA, administrazioarekiko 31/13 auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie Janire Portuondo Jiménez andreak prozedura laburtuaren izapidez egiten den administrazioarekiko 31/13 auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2. Epaitegian, Osakidetzako zuzendari nagusiak azaroaren 30ean eman eta abenduaren 28an jakinarazitako 1541/2012 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsitzat jotzen da ekainaren 25eko 490/2012 Ebazpenari 2012ko uztailaren 10ean jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Aipatutako ekainaren 25eko 490/2012 Ebazpenak agindu zuen 2011ko aldi baterako kontrataziorako behin betiko zerrendak, 2008ko EPEan deitutakoak, Osakidetzako web-orrialdean argitaratzeko.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizial honetan agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 26a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala