Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2013ko apirilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1610

IRAGARKIA, 2013an eta 2014an Euskal Autonomia Erkidegoko eraikin eta lokal judizialetan (Justizia Jauregiak) eta adingabekoentzako etxeetan garbiketa-zerbitzua ematea helburu duen administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: C02/025/2012).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia eta Herri Administrazioko sailburua.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: C02/025/2012.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: 2013an eta 2014an Euskal Autonomia Erkidegoko eraikin eta lokal judizialetan (justizia-jauregiak) eta adingabekoentzako etxeetan garbiketa-zerbitzua ematea.

c) Loteak: bai, hiru.

1. lotea: Arabako Lurralde Historikoko eraikin judizialak.

2. lotea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko eraikin judizialak eta adingabeentzako etxea.

3. lotea: Bizkaiko Lurralde Historikoko eraikin judizialak.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: lizitazio-iragarkia 2012ko irailaren 12an bidali zen Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera; 2012ko irailaren 24ko BOEn, 230. zenbakian, argitaratu zen, eta 2012ko irailaren 14an, kontratatzailearen profilean.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintza ekonomikorik onena, hainbat irizpide kontuan hartuta.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: lizitazioko gehieneko aurrekontua edo, kasua bada, gutxi gorabeherako gastua lau milioi zazpiehun eta lau mila (4.704.000) eurokoa da, honela banatuta:

1. lotea: 503.939,67 euro+ 105.827,33 euro, BEZari dagozkionak; guztira, 609.767 euro.

2. lotea: 1.255.977,69 euro+ 263.755,31 euro, BEZari dagozkionak; guztira, 1.519.733 euro.

3. lotea: 2.127.685,95 euro+ 446.814,05 euro, BEZari dagozkionak; guztira, 2.574.500 euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2013ko otsailaren 14a.

b) Formalizazio-eguna: 2013ko martxoaren 7a.

c) Kontratista:

1. lotea: Valoriza Facilites, S.A.U.

2. lotea: Valoriza Facilites, S.A.U.

3. lotea: Valoriza Facilites, S.A.U.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: eskaintzan ageri diren banako prezioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 11.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala