Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2013ko apirilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1608

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko iragarkiarena: Iragarkia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, «Lanbideren kudeaketa-sisteman Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Etxebizitza Prestazio Osagarriaren espedienteak integratzeko plana» kontratatzeko dena (Espedientea: LAN/A-02/2013).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluan ezartzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Aipatu bezalako hutsak atzeman dira honako iragarki honetan: IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, «Lanbideren kudeaketa-sisteman Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Etxebizitza Prestazio Osagarriaren espedienteak integratzeko plana» kontratatzeko dena (Espedientea: LAN/A-02/2013). Iragarki hori 2013ko martxoaren 8ko EHAAren 48. zenbakian argitaratu zen, eta oraingo honetan direlako hutsak zuzendu egiten dira:

2013/1290 (3/2) orrialdean, 7.a) puntuan.– Sailkapena

Honakoa dioenean:

«V taldea, 1 azpitaldea eta c kategoria».

Baina honela esan behar du:

«V taldea, 1 azpitaldea eta b kategoria».

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 8a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala