Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2013ko apirilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1607

EDIKTUA, 280/08 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 280/08 prozedura arrunta.

Demandatzailea: SGAE Sociedad General de Autores y Editores.

Abokatua: Diego Zaballos Garcia.

Prokuradorea: Maria Teresa Bajo Auz.

Demandatua: Jesus Iriondo Etxebarria.

Gaia: jabetza intelektuala-pub. arrunta.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da 2012-11-20an, eta hau da epaitza:

Osorik baiesten dut La Sociedad General de Autoresek aurkeztutako demanda, Jesús Iriondo Etxebarriaren aurkakoa. Horrenbestez, demandatua auzi-jartzaileari 5.221,23 euro ordaintzera kondenatzen dut, baita demanda aurkeztu zenetik sortutako legezko interesak ere. Prozedura honetako kostuak ere berak ordaindu beharko ditu.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta adierazi epai horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela, 5 eguneko epearen barruan. Egin bedi horren lekukotza autoei gehitzeko eta gorde bedi jatorrizkoa dagokion epaien agiri-sortan.

Horrela agindu eta izenpetzen dut.

Jesus Iriondo Etxebarria demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko otsailaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala