Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2013ko apirilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1605

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 15/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.

Judizioa: 15/12 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Sumicarol, S.L.

Alderdi demandatua: Mecanizados Besak, S.L.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da; hona hemen testua hitzez hitz:

EPAITZA

Baietsi egiten da Mecanizados Elga, S.L.-k Sumicarol, S.L.-ren aurka aurkeztutako demanda.

Mecanizados Elga, S.L. kondenatzen da Sumicarol, S.L.-ri 741,12 euro ordaintzera, 2010eko maiatzaren 18tik ekainaren 22ra arte eskuratutako salgai ordaindu gabeen fakturen ordainez; 21,92 euro, itzultze-gastuak direla-eta; 67,98 euro, 2011ko abenduaren 31ra arte sortutako interesen eta guztiz ordaindu arte sortzen diren interesen ordainez. Prozedura honetako kostuak ere ordaindu beharko ditu demandatuak, PZL-ren 396. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko otsailaren hamazortzian.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Durango (Bizkaia), 2013ko otsailaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala