
63. zk., 2013ko apirilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (144 KB - 1 orri.)
- EPUB (93 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1604
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 244/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 244/12 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Santiago Picado Perez.
Abokatua: Picado Perez Santiago.
Prokuradorea.
Demandatua: Mikel Hernandez Lana.
Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan epaia eman zen 2013ko otsailaren 19an; honako hau da epaitza:
Santiago Picado Pérezek Mikel Hernández Lanaren aurka aurkeztutako demanda baiesten dut, eta demandatuak kontratua ez duela bete adierazten dut. Horrenbestez, demandatua auzi-jartzaileari zortzirehun eta hogeita hamaika euro eta hamazazpi zentimo (831,17) ordaintzera kondenatzen dut, gehi demanda aurkeztu zenetik epaia eman arte sortutako legezko interesak eta erabat ordaintzen den arte sortzen dituen legezko interesak bi puntuz gehituta; era berean, alderdi demandatua kostuak ordaintzera kondenatzen da espresuki.
Mikel Hernandez Lana demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen honen aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bergara (Gipuzkoa), 2013ko otsailaren 19a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS