Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2013ko apirilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1603

EDIKTUA, 275/12 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – 3. Sekzioa.

275/12 apelazio-errekurtsoa, prozedura arrunta.

Alderdi apelatzailea: Fernando Garcia Lazcano eta Isabel Cantero Roldan.

Alderdi apelatua eta demandatua: Banco Bilbao Bizkaya Argentaria, S.A. eta Basilisa Lazcano Sanchez.

Gaia.

Aipatu errekurtsoaren gainean epaia eman da, zeinaren epaitza honako hauxe baita:

Baietsi egin da Fernando Garcia Lazcanok eta Isabel Cantero Roldanek jarritako apelazio-errekurtsoa, zeina Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegiak 250/10 prozedura arrunteko autoetan –2012ko irailaren 19an– emandako epaiaren aurka ezarri baitzen (erroilu hau prozedura horren ondorio da). Ebazpen hori errebokatu denez, demandu horiek absolbitzen ditugu demandan ageri diren euren aurkako uzietatik. Eta kostuak ez zaizkie beren-beregi ezarriko alderdiei.

Itzul bekie Isabel Cantero Roldán eta Fernando Garcia Lazcanori errekurritzeko aurkeztutako gordailua; hartarako, itzulketa-agindua emango du jatorrizko epaitegiko idazkari judizialak.

Aurkaratzeko modua: kasazio-interesa egiaztatuz gero, ebazpen horren aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta ondoko hogei eguneko epean (PZLb, 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4703 0000 00 027512) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Bi errekurtsoak erabiliz gero, errekurtsogileak bi ezarpen-eragiketa egin beharko ditu, eta diru-sarreraren ordezkagirian «Errekurtsoa» 06 kodea azalpena adieraziko da kasazio-errekurtsorako, eta, 04 kodea, prozesuko arau-haustearengatiko errekurtso berezirako. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Ebazpena irmoa denean, autoak bidal bitez euren jatorriko epaitegira, ebazpen honen hitzez hitzeko ziurtagiriarekin, ezagutua izan dadin eta betearazi dadin.

Gure epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dugu. Epaiaren lekukotza dagokion erroiluari erantsiko zaio.

Alderdi apelatuaren (alegia, Basilia Lazcano Sanchezen jaraunspen jasogabearen) gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko otsailaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala