
63. zk., 2013ko apirilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (237 KB - 7 orri.)
- EPUB (354 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1602
EBAZPENA, 2013ko otsailaren 18koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreordearena, Arkitekturaren Oinarrietako Graduko ikasketa-plana Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko dena.
Apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatutako abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak, Unibertsitateenak, 8.2 artikuluan dioenez, estatuko lurralde osoan balioa izango duten unibertsitateko titulu ofizialen ikasketak jarri eta kentzea autonomia erkidegoak erabakiko du, dela Gizarte Kontseiluaren ekimenez edo dela bere ekimenez eta kontseilu horren onespenarekin, betiere unibertsitateko Gobernu Kontseiluak aldeko iritzia emanda aurretik.
Ikasketa ofizialak ezartzeko prozedura urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko ikasketa ofizialen antolaketari buruzkoak, arautzen du, bai eta urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuak ere, graduko, masterreko eta doktoregoko tituluak lortzera bideratutako ikasketa ofizialak jarri eta kentzeari buruzkoak.
Urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuko 8. artikuluak dioenez, estatuko lurralde osoan balioa izango duten unibertsitateko titulu ofizialen ikasketak hiru ziklotan banatuko dira: graduak, masterrak eta doktoregoak, hurrenez hurren.
Hezkuntza Ministerioaren Unibertsitateen Kontseiluak, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuko 25.7 artikuluari jarraituz, eta jasota ANECA/Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziaren ebaluazio txostena, egiaztatu eta onartu egin du Euskal Herriko Unibertsitateak aurkeztutako graduko ikasketen proposamena.
Urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretua aldatzen duen uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak 26.3 artikuluan dioenez (2010-07-03ko BOE), gobernuak tituluaren izaera ofiziala behin onartuta, unibertsitateko errektoreak agindua emango du ikasketa plana argitaratzeko bai Estatuko Buletin Ofizialean, bai kasuan kasuko autonomia erkidegoko aldizkari ofizialean.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko irailaren 3ko Aginduaren bidez (2012-10-04ko EHAA), baimena eman zen Euskal Herriko Unibertsitateko graduko ikasketa ofizialak ezartzeko; eta Ministroen Kontseiluaren 2012ko azaroaren 23ko Erabakiak graduko tituluen izaera ofiziala onartu zuen (Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2013ko urtarrilaren 17ko Ebazpenaren bidez argitaratutako erabakia, 2013-02-08ko BOE).
Aipatutako guztiarekin bat, aplikatuta 1393/2007 Errege Dekretuko 26.3 artikulua (861/2010 Errege Dekretuak emandako idazkeran), eta onartuta Arkitekturaren Oinarrietako Graduaren izaera ofiziala, honakoa
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Arkitekturaren Oinarrietako Graduko ikasketa plana, Arkitektura Goi Eskola Teknikoan irakasten dena, ebazpen honen eranskinean jasota dagoen moduan.
Leioa, 2013ko otsailaren 18a.
Errektorea,
IÑAKI GOIRIZELAIA.
Eskuordetzaz (2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA)
Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreordea,
AMAYA ZÁRRAGA CASTRO.
RSS