Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2013ko apirilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA
1601

EBAZPENA, 2008ko apirilaren 30ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, beiraren fabrikazio-jarduerarako ingurumeneko baimen bateratua emateko dena, Leioako (Bizkaia) udalerrian Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresak sustatua.

AURREKARIAK

2006ko abenduaren 21ean, Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Leioako (Bizkaia) udalerrian beira fabrikatzeko jarduerarako. Eskaerarekin batera, Leioako Udalak 2005eko abenduaren 20an eman zuen aldeko hirigintza-txostena eta honako dokumentazio teknikoa aurkeztu zituen:

● Proiektu teknikoa (2006ko abendua).

● Laburpen ez-teknikoa (2006ko abendua).

Erreferentziako baimena eskatzeko orduan Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresak besteak beste jardueran ekiteko eta jarraitzeko baimena zuen, 1976ko apirilaren 9koa, eta biltegien nabeak handitzeko jarduerarako baimenak, 1997ko maiatzaren 8koa eta 1999ko abenduaren 20koa. Aipatutako baimena beiraren fabrikazio-jarduerarako eman zen. Halaber, enpresa sustatzaileak ubidera hondakin-urak isurtzeko zegokion baimena zuen, 2007ko urtarrilaren 15ekoa, hondakin arriskutsuen ekoizle izateko baimena, 2006ko ekainaren 30ekoa, hondakin geldoen ekoizle izateko baimena, 2004ko azaroaren 11koa, eta berotegi-efektua eragiten duten gasak isurtzeko baimena, 2004ko abenduaren 17koa, zituen; gero baimenak zabaldu eta berritu ditu.

2007ko urtarrilaren 30ean, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran parte hartzen duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, Ingurumen Organoak proiektua jendaurrean jartzeko izapidetzea agindu zezan. Zehazki, Leioako Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari eta Iparraldeko Ur-konfederazioari egin zitzaien eskaera.

Ingurumen Organoak agiri osagarriak eskatu zizkion sustatzaileari 2007ko martxoaren 20an, 2007ko ekainaren 7an eta 2007ko urriaren 2an; espedientea 2008ko urtarrilaren 7an osatu zen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumen sailburuordeak 2007ko abenduaren 17an emandako ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2008ko urtarrilaren 23an. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen 2008ko urtarrilaren 27an, eta ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.

Jendaurrean jartzeko izapidetze-epea bete ondoren, alegaziorik aurkeztu ez zela baieztatu zen.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko urtarrilaren 14an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Leioako Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari, espedientean ageri den emaitza jasoz.

2008ko apirilaren 14an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako ebazpen-proposamena gehituta.

2008ko apirilaren 24an sustatzailearen jakinarazpena jaso zen. Jakinarazpen horretan hainbat ohar egiten ziren ingurumeneko baimen bateratuaren ebazpen-proposamenari buruz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen dira eta jarduera horrekin zerikusia dute.

16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Vidriería y Cristalería de Lamiaco SAren kasuan, ondorengo arloei dagozkien baimena behar ditu: hondakin arriskutsuak eta ez arriskutsuak sortzekoak, kolektorera isurketak egitekoak; ingurumen izaerako zehaztapenen artean atmosferaren kutsadurari dagozkionak; lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzearen gainekoak; espedientean beste administrazio eta erakunde eskudunek ere hartuko dute parte espedientean, bakoitzak bere aginduzko txostenak eginez.

16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak, jarduera sailkatuetarako udal-lizentziaren prozedura ordezkatzen du, jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan aurreikusten zena; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal agintarientzat loteslea izango da baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak, espedientean jasotzen den emaitzarekin; horiez gain, espedientean sartu dira Leioako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.

Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, Ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak. Zehazki, Europako Batzordearen 2001eko abenduko beiraren BREF «Reference document on Best Available Techniques in the Glass Manufacturing Industry» txostenaren edukiak kontuan hartu dira.

Espedienteko txostenak aztertu ondoren, Ebazpen-Proposamena sinatu eta Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da. Ildo horretan, kontuan hartu behar da organo honi atxikitako zerbitzu teknikoek sustatzaileak izapidetze honetan egindako oharrak aztertu dituztela, eta guztiak kontuan hartu direla ebazpen hau lantzeko orduan.

Organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako legearen 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko apirilaren 11n emandako ebazpen-proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzkoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, Legea burutzeko araudia onartzen duena; urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplikatzekoa den gainerako araudia,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Helbide soziala Leioako (Bizkaia) udalerriko Autonomia Hiribidearen 12. zenbakian duen eta IFK: A48061485 zenbakia duen Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea, Iurretako udalerrian metal ferrosoen galdaketa jarduera garatzeko, eta ebazpen honen bigarren atalean ezarritako baldintzekin.

Jarduera uztailaren 1eko 16/2002 Legearen, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa, 1. eranskinean jasota dago. Hain zuzen ere, 3.3 kategorian, «Eguneko 20 tona beira, beira-zuntza barne, baino gehiago galdatzeko gaitasuna duten instalazioak».

Mahaietarako beira fabrikatzea da Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresaren jarduera nagusia. Mahaiko 2 beira mota fabrikatzen dira. Alde batetik, «beira zuria» deitutakoa (beira sodokaltziko gardena) I. labean, eta besterik «opal beira» deitutakoa (fluosilikatodun beira opakua) II. labean.

Produkzio-prozesua honako etapa hauek osatzen dute:

1. etapan, lehengaien stocka kudeatuko da: deskarga, biltegiratzea, beiraren fabrikaziorako dosifikatzea eta nahastea.

Lehengaiak jaso, deskargatu eta stockeko biltegi edota siloetara banatzen dira. Jarraian pisatu eta homogeneoki nahasten dira, eta horrela, fabrikatutako bi beira-motak egiteko osaerak lortzen dira.

2. etapan, aipatu osagaiak urtuz beira lortzen da eta hurrengo etapara kolore, tenperatura eta kalitate baldintza egokienetan iristeko prestatzen da.

3. etapan, jasotako beira konformazio-artikuluetan moldatzen da. Fabrikazio-makina elikatzen duen tantaren neurria eta ebakidura erregulatzen duen mekanismoaren bidez elikatzen da feeder-makina.

Tanta feeder-etik atera denean beheko prozesuetako baten bitartez konformatzen da, fabrikatu beharreko artikuluaren arabera:

● Puztea.

● Prentsaketa.

● Zentrifugatzea.

4. etapan, konformazio-makinetatik ateratzen diren artikuluei egonkortze termikoko prozesua (suberatzea) edo tenkatze-prozesua (tenplatzea) ezartzen zaie.

Tratamendu termiko horietatik irtetean artikuluei azal-tratamendua aplikatzen zaie hotzean, barne-manipulazioko prozesuan eta geroko kanpo-erabileran marratzea ekiditeko.

5. etapan, artikuluak hautatu, bildu eta biltegiratzen dira uneko produktuen biltegian artikulua jarraian prozesatuko bada, edo amaitutako produktuen biltegian bezeroari bidaltzeko prest badaude.

6. etapan, artikuluak birprozesatuko dira, hau da, kopak egingo dira zeharkako prozesuan eta artikuluak apainduko dira. Bi modu ezberdinetan egiten da:

● Kopen oinak biltegitik datozen gorputzekin soldadura bidez elkartuz, egin nahi den koparen modeloa kontuan hartuta.

● Apainduz, hainbat teknika erabilita: serigrafia-estanpazioa, itsasgarri bidezko estanpazioa, laserra, ertza urrez inprimatzea eta haria aplikatzea.

Apaindurako pinturak eta itsasgarriak suberatze- edo tenplatze-tratamendu termikoaren bidez beiraztatzen dira.

Birprozesatu horren ondoren artikuluak berriz ere kontrolatu, hautatu, bildu eta amaierako biltegiratze-puntura eramaten dira.

Ekoizpen-prozesua 7. etapan burutzen da: paketatzeko ildotik iristen den amaitutako produktua biltegiratzen da eta merkaturatzeko prest uzten da.

Ekoizpen-prozesuaz gain, mantentze-lanen eta zerbitzu orokorren prozesu laguntzaileak ere jorratzen dira.

Urteko ekoizpen-gaitasuna 132 t/eguneko beira zuri eta 52 t/eguneko opal beira da.

Ekoizte-prozesurako erabilitako energia-baliabideak energia elektrikoa, gas naturala, gasolioa eta petrolioa (lubrifikatzaile moduan erabilia, ez erregai moduan) dira. 2005ean petrolio kontsumoa 273.132 kWh izan zen. 2005ean gasolio kontsumoa 149.312 kWh izan zen. 2005ean gas natural kontsumoa 128.770.328 kWh izan zen. 2005ean energia elektrikoaren kontsumoa 42.129.470 kWh izan zen.

Ura, industriako erabilerarako eta erabilera sanitariorako enplegatzen da, eta udaleko hornidura-saretik nahiz putzuetatik hartzen da.

Ura arazteko instalazioa du. Arazketa koagulazio, malutapeneko tratamendu fisikokimikoaren , foltazio eta pHaren kontrolren bidez egiten da. Tratamendua burutzeko hirugarren prozesu bat egiten da: malutapen eta klorazioz, geruza anitzeko harearen filtrazioz, ikatz aktibo bidezko adsortzioz eta azkenik klorazioz. Tratamendu osoko irteera-fluxua ekoizpen-prozesuan berrerabiltzen da, lehen tratamenduko hauspo-biltegiko hondakinak izan ezik. Hondakin horiek kolektorera isurtzen dira.

Instalazioan sortutako hondakin-uren artean daude ur sanitarioak. Horiek Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren saneamendu-sare orokorrera isurtzen dira, araztegian tratatutako industria-urekin eta Mantentze-lan Orokorren Tailerreko (TMC) makinen garbiketatik eta Moldeen Tailerreko (TMD) makina hutsetatik datozen araztu gabeko efluenteekin batera.

Modu berean, iragazkien garbiketan sortutako urak eta alderantzizko osmosiko mintzen erreuseko urak (euri-ur garbiekin batera) Ibaizabal ibaira isurtzen dira puntu bakarretik.

Bestalde, hondar-iragazkien eta araztegiko hirugarren tratamenduko ikatz aktiboen garbiketatik datozen urak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren saneamendu-sarera konektatuko dira.

Atmosferara isurtzen duten 14 isurtze-foku ditu instalazioak: beira fabrikatzeko labeetakoak (2), egosi, suberatze eta tenplatzekoak (6), azal-tratamendukoak (2), talonatzeko makinetakoak (2), paletak uzkurtzeko labekoa (1) eta garbiketa kimikokoa (1).

Gainera, LB-2 labean keak arazteko ekipo bat ere badu enpresak; mahuka-iragazki bat da. Gasen arazketa 4 etapetan egiten da: hartzea, egokitzea, iragaztea eta hautsa berreskuratzea, eta hautsa nahasgailuan birsartzea.

Honakoak dira hondakin arriskutsuak sortzen dituzten prozesuak: beiraren ekoizpena, birprozesamendua, konponketa-tailerra, hondakin-uren tratamendua eta zerbitzu orokorrak.

Ekoizte-prozesuek aplikatzekoak diren BREF agirietan jasotako Teknika Erabilgarri Egokienak dituzte: Europako Batzordearen 2001eko abenduko beiraren BREF («Reference document on Best Available Techniques in the Glass Manufacturing Industry») biltegiratze-sistemei, lehengaien barne-garraioari, ekoizpen-prozesuko tresnen hobekuntzei, labe-motei, hondakin-uren tratamendurako sistemei, gasak hartu eta arazteko sistema nagusiei buruzkoetan. Hala, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruz indarrean den araudian ingurumena orokorrean babesteko helburuak beteko dira.

Bigarrena.– Honako baldintza eta eskakizun hauek ezartzea, Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresak Leioako udalerrian sustatzen duen beira fabrikatzeko jarduera ustiatzeko:

A) Kosten uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 88.4 artikuluak xedatutakoa betez eta aipatu legearen 85. artikuluan eta onartuko den garapen-araudian zehaztutako irizpideak jarraituz, behin Ebazpen honetako C.1.2.5 atalak aipatzen duen isurketa-kanona zehaztuta, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak berme bat eskatuko dio Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresari, ezarritako isurketa-baldintzak bete daitezen.

B) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari emandako datuetan aldaketarik badago, Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresak aldaketa horien berri emango du.

C) Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

C.1.– Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.

C.1.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

C.1.1.1.– Baldintza orokorrak.

Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA planta ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte Ebazpen honetan ezarritako balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango gai kutsatzaileak mugarik gabe isuri eta horiek biltzea teknikoki edota ekonomikoki bideragarria ez denean, edo ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurriak hartuko dira ustekabean gai kutsatzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

C.1.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresaren instalazioak foku hauek ditu, indarrean den araudiaren arabera katalogatuta:

(Ikus .PDF)

Gainera, beheko ezaugarriak dituzten isurtze barreiatuak ere sortzen dira:

a) Instalazioko makinetako lubrifikatzaileak berotu izanagatik eragindako isurtzeak. Instalazioak aireztatzen dira 200 m2-ko azalerako aireztagailu estatikoen bidez.

b) Lehengaien eta osagaien karga eta deskargatik eta garraio-eragiketetatik eratorritako kanpo-isurketak. Hezetasun-mailak (% 1,5 - % 4) eta estalpean deskargatzeak kanpoko isurketak murrizten ditu.

c) Moldekatzeko tailerretako hauts metalikoen isurketak; hareaz igurzteko prozesutik datoz, eta prozesu horrek iragazketa-sistema du (mahuka-iragazkia).

d) Soldadura-eragiketa puntualetako keak.

e) HCl isurketak OZ-120 tratamenduko kanpaietan.

f) Lurrun organikoak fabrikazio-makinetan (olioen gehigarriak).

C.1.1.3.– Isurtzeko muga-balioak.

a) Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte isurtzeko muga-balio hauek gaindituko:

(Ikus .PDF)

Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra. Errekuntza-gasen kasuan, muga-balio horiek oxigenoaren % 8ari dagozkie halaber.

Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40 gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25a gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

KOHei dagokienez (KOG gisa neurtutakoak), ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), baldin eta neurketa guztien batez bestekoak isurtzeko muga-balioak gainditzen ez baditu eta ordubeteko neurketetako batek ere isurtzeko muga-balioak 1,5 faktorea baino kopuru handiagoan gainditzen ez badu.

C.1.1.4.– Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

Fokuetako gas-hondarrak kanporatzeko tximiniek ez dute C.1.1.2 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri hartuko dira Industria Ministerioak industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurrea hartu eta hori zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an emandako Agindua bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein asaldu izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute.

L1 = 8D eta L2 = 2D distantziak betetzen ez diren fokuetarako inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da.

Isurtze barreiatuak murrizteko, hauek edukiko dira:

a) Silo itxi haizatuak, hautsak ezabatzeko tresnekin.

b) Hautsez betetako lehengaiak estalpean biltzea, haizeak garraiatutako isurketak ekiditeko.

c) Lehengaiak soltean deskargatzeko hautsaren aurkako errezelak dituen lokala.

d) Garraiatzaile kapotadunak.

e) Isuri aurretik garraioko airea garbitzeko iragazkidun tresna hermetikoekin hornituta dauden siloetara deskargatzeko sistema pneumatikoa.

C.1.2.– Isurtzeko baldintzak.

C.1.2.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: beiraren fabrikazioa eta beirazko produktuak.

Jarduera-taldea: eraikuntzako materialak.

Mota-taldea-EJSN: 2-10-26.1.

(Ikus .PDF)

C.1.2.2.– Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.

a) 1. isurketa: industria-urak eta ur sanitarioak.

● 1.1. isurketa: araztutako industria-urak eta makinen garbiketakoak, eta ur sanitarioak.

(Ikus .PDF)

● 1.2. isurketa: harea-iragazkiak garbitzeko urak.

(Ikus .PDF)

● 1.3. isurketa: ikatz aktibozko iragazkien garbiketako urak.

(Ikus .PDF)

b) 2. isurketa: iragazkien garbiketako urak eta alderantzizko osmosi-erreuseko urak.

(Ikus .PDF)

C.1.2.3.– Isuriaren ezaugarriak.

a) 1. isurketa: industria-urak eta ur sanitarioak.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko kolektorera doazen isurketei buruzko araudian agertzen diren mugak eta baldintzak bete behar ditu azken isurketak, erakunde horrek aintzat har ditzakeen zehaztapen, aldaketa edo salbuespenekin.

b) 2. isurketa: iragazkien garbiketako urak eta alderantzizko osmosi-erreuseko urak.

Isurketaren kutsadurari dagozkion parametro esanguratsuenak eta kontzentrazioak bildu dira jarraian:

(Ikus .PDF)

C.1.2.4.– Araztu eta husteko instalazioak.

Arazketa-instalazioek edo hondakin-urak zuzentzeko neurriek honako jarduera hauek barne hartuko dituzte funtsean:

Egindako jarduerak:

a) 1.1 isurketa: industria-ur araztuak.

Tratamendu-sistema bat dago, honakoak dituena: pH doiketa eta gero malutapena, mikroburbuila bidezko ontzidia, efluentearen iragazketa 6 iragazkien bidez (harea eta ikatz aktibozkoak).

Gauzatzeko dauden jarduketak:

Hondar-iragazkietako eta ikatz aktiboko iragazkietako garbiketa-urak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren saneamendu-sare nagusira konektatu beharko dira, aurrez aipatu erakundearen baimena jaso ondoren. Konexio hori egiten den unean Uraren Euskal Agentziari jakinarazi beharko zaio idatziz, konexioaren data zehatza emanez eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren isurtzeko baimen eguneratua erantsiz.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketa-instalazioetan, isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik, eta behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Aurkeztutako agirien arabera, isurketak kontrolatzeko kutxeta bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako; kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.

Kasu honetan, efluenteak kontrolatzeko nahitaezkoa da ondorengo elementuak izatea:

a) Industria-ur araztuak:

● Emari-neurgailu totalizatzailea.

b) 2. isurketa: iragazkien garbiketako urak eta alderantzizko osmosi-erreuseko urak:

● Emari-neurgailu totalizatzailea.

C.1.2.5.– Isurien kontrol-kanona.

Kostaldeen 22/1988 Legearen 85. artikuluan xedatutakoari jarraiki, Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresak zerealekin bioetanol-ekoizpenarekin lotuta burutzen duen isurketa baimendua kanon batez zergapetua egongo da, eta Uren Zuzendaritzak likidatuko du horren zenbatekoa zehaztu ondoren, artikulu horretan eta hori garatzeko onartzen den araudian ezarritako irizpideei jarraituz.

C.1.3.– Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira balioztatzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da.

Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Hondakinak desagertu, galdu edo ihes eginez gero, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Leioako Udalean.

C.1.3.1.– Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak honako hauek dira:

  • 1. prozesua: «Beiraren ekoizpena».
  • 1. hondakina: «Azido organiko halogenatua Certincoat TC-100».
  • - Identifikazioa: A48061485 /4800000689 I 1/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//D13//L6//C12/42//H8/4//A275//B4501.
  • - EHZ: 101109.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 300 kg.

Beiraren exudazioa ekiditeko produktua beroan ihinztatzeko jardueretan sortzen da; azido organiko halogenatua da eta eztainu-oxidoa du.

Prozesu honetan «HKz inpregnatutako opal beirazko kaltzina» eta beste hainbat hondakin arriskutsu sortzen dira, eta beste prozesu batzuetako izen bereko hondakinekin kudeatzen dira; batera kodifikatuta agertuko dira Zerbitzu Orokorrak prozesuan.

  • 2. prozesua: «Birprozesatzea».
  • 1. hondakina: «Gogortutako esmalteak».
  • - Identifikazioa: A48061485 /4800000689/ 2 /1.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//D15//S12//C51//H5/6//A275//B4501.
  • - EHZ: 08 01 11.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 1.656 kg.

Artikuluen apainketan sortzen da; esmalte termogaldagarriak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

  • 2. hondakina: «Esmaltedun pantaila inpregnatuak».
  • - Identifikazioa: A48061485/4800000689/ 2 /2.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//D15//S35//C18/41//H506//A275//B4501.
  • - EHZ: 15 02 02.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 700 kg.

Artikuluen apainketan sortzen da.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

  • 3. prozesua: «Konponketa tailerra».
  • 1. hondakina: «Soda eta metalak dituen disoluzio alkalinoa».
  • - Identifikazioa: A48061485/4800000689/ 3 /1.
  • - Hondakinaren kodea: Q8//D9//L27//C24//H5//A275//B0019.
  • - EHZ: 06 02 05.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 44.000 kg.

Moldeetako garbiketako hondakin moduan sortzen da; merkatuan saltzen diren erreaktiboak eta beste hainbat osagai (hidroxido sodikoa nagusiki) dira.

Kudeatzaile baimenduak eramaten du zuzenean.

  • 2. hondakina: «Urradura-hautsa (kutsatua)».
  • - Identifikazioa: A48061485/4800000689/3 /2.
  • - Hondakinaren kodea: Q8//D15//S25//C24//H5//A275//B0019.
  • - EHZ: 12 01 16.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 8.000 kg.

Biragailuen eta moldeen garbiketa granailaketa bidez egitean sortzen den hondakina; granaila metalikozko hautsa da, biragailuen estaldurako «aquagel» produktuarekin nahastuta.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

  • 4. prozesua: «Hondakin uren tratamendua».
  • 1. hondakina: «Bereizgailuko lohi oliodunak».
  • - Identifikazioa: A48061485/4800000689/ 4 /1.
  • - Hondakinaren kodea: Q8//D9//P9//C51//H5//A275//B0006.
  • - EHZ: 19 08 13.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 130.000 kg.

Hozteko erabiltzen den ura arazteko instalazioan sortzen da.

Kudeatzaile baimenduak eramaten du zuzenean.

  • 5. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».
  • 1. hondakina: «Olio erabiliak».
  • - Identifikazioa: A48061485/4800000689/ 5 /1.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5/6//A275//B0019.
  • - EHZ: 13 02 05.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 2.000 kg.

Zenbait makinatan olioa aldatzeko eragiketetan sortzen da; olio mekaniko eta hidrauliko erabiliak dira.

Hondakin hori identifikatzeko edukiontzian biltzen da (Makinen Garbiketako Lokalean), eta hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.

  • 2. hondakina: «Merkurioa duten pilak».
  • - Identifikazioa: A48061485/4800000689/ 5 /2.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C16//H6//A275//B0019.
  • - EHZ: 16 06 03.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 10 kg.

Merkurioa duten pila agortuak biltzeko orduan sortzen da.

Hainbat arlotan kokatutako berariazko ontzietan jaso eta hondakin honentzat identifikatutako bidoian biltzen dira, hondakin arriskutsuen biltegian.

  • 3. hondakina: «Pila erabiliak».
  • - Identifikazioa: A48061485 /4800000689/ 5 /3.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C16/22//H6/14//A275//B0019.
  • - EHZ: 20 01 33.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 150 kg.

Pila agortuak birjartzeko eragiketetan sortzen da; pilak multzoka jasotzen dira; merkurioa, kadmioa eta zinka bezalako metalak eta oxido metalikoak dituzten beste metalak dituzten pilak dira.

Hainbat arlotan kokatutako berariazko ontzietan jaso eta hondakin honen izena daraman bidoian biltzen dira, hondakin arriskutsuen biltegian.

  • 4. hondakina: «Hodi fluoreszenteak eta merkurio-lanparak».
  • - Identifikazioa: A48061485/4800000689/ 5 /4.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H6/14//A275//B0019.
  • - EHZ: 20 01 21.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 700 kg.

Merkurioa duten lanpara erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da.

Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, hondakin arriskutsuen biltegian berariaz adierazitako zona batean.

  • 5. hondakina: «Txatarra elektriko eta elektronikoa».
  • - Identifikazioa: A48061485/4800000689/ 5 /5.
  • - Hondakinaren kodea: Q14//R4//S40//C6/18//H6/14//A275//B0019.
  • - EHZ: 160213.
  • - Urtean sortutako kantitatea: hondakin puntuala.

Ekipo elektrikoak eta elektronikoak birjartzean sortzen da; baztertutako ekipoak dira.

Hondakinarentzat identifikatu den kaxan jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegiaren ondoan.

  • 6. hondakina: «Poliklorobifeniloak dituzten transformadoreak».
  • - Identifikazioa: A48061485/4800000689/ 5 /6.
  • - Hondakinaren kodea: Q16//D13//L/S10//C32/51//H6/7//A275//B0019.
  • - EHZ: 160209.
  • - Urtean sortutako kantitatea: hondakin puntuala.

Mantentze-lan orokorreko azpiprozesuaren hondakin gisa sortzen da; kudeatzaile baimenduari entregatzeko erretiratzen da zuzenean.

  • 7. hondakina: «Olio dielektrikoa eta poliklorobifeniloa (<50 ppm) izan duen transformadore hutsaren karkasa».
  • - Identifikazioa: A48061485/4800000689/ 5 /7.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C51//H5//A275//B0019.
  • - EHZ: 160213.
  • - Urtean sortutako kantitatea: hondakin puntuala.

Mantentze-lan orokorreko azpiprozesuaren hondakin gisa sortzen da; kudeatzaile baimenduari entregatzeko erretiratzen da zuzenean.

  • 8. hondakina: «Poliklorobifeniloa duen olioa».
  • - Identifikazioa: A48061485/4800000689/ 5 /8.
  • - Hondakinaren kodea: Q12//D13//L10//C32/51//H6/7//A275//B0019.
  • - EHZ: 130301.
  • - Urtean sortutako kantitatea: hondakin puntuala.

Mantentze-Lan Orokorraren azpiprozesuaren hondakin gisa sortzen da, poliklorobifeniloa duen olioa transformadoreetatik kentzerakoan sortzen da.

Zuzenean erretiratzen da sortzen denean, kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

  • 9. hondakina: «Taladrina-emultsio koipetsua».
  • - Identifikazioa: A48061485 /4800000689I/ 5 /9.
  • - Hondakinaren kodea: Q8//D13//L9//C51//H5//A275//B0019.
  • - EHZ: 12 01 09.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 400 kg.

Mekanizazio-eragiketetan taladrina erabiltzerakoan hondakin gisa sortzen da; emultsio koipetsua da.

Makinak garbitzean hondakin horrentzako berariaz identifikatutako upelean biltzen da eta, ondoren, upel hori hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.

  • 10. hondakina: «Base urtsuko pigmentua (AQUAGEL)».
  • - Identifikazioa: A48061485/4800000689/ 5 /10.
  • - Hondakinaren kodea: Q8//D13//L/P12//C24//H4//A275//B0019.
  • - EHZ: 080314.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 600 kg.

Biragailuak (artikuluen euskarriak) estaltzeko erabiltzen den produktu kimikoaren hondakina da.

Erreminta hauek garbitzean hondakin horrentzako berariaz identifikatutako upelean biltzen da eta, ondoren, upel hori hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.

  • 11. hondakina: «Disolbatzaile organiko ez-halogenatua (White Spirit)».
  • - Identifikazioa: A48061485/4800000689/ 5 /11.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C41//H3b/5//A275//B0005.
  • - EHZ: 14 06 03.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 485 kg.

Tresnen eta makinen garbiketan sortzen da; erabiltzen den disolbatzaile organiko ez-halogenatua (White Spirit) da.

Sortzen den puntuan jasotzen da zuzenean kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

  • 12. hondakina: «Koipegabetzeko ur-oinarriko disolbatzailea».
  • - Identifikazioa: A48061485 /4800000689/ 5 /12.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//D15//L21//C24//H5//A275//B0019.
  • - EHZ: 12 03 01.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 400 kg.

Piezak, instalazioak eta makinak garbitzeko eragiketetan sortzen da; koipegabetzeko ur-oinarriko disolbatzailea da.

Sortzen den puntuan jasotzen da zuzenean kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

  • 13. hondakina: «HKz inpregnaturiko opal beirazko kaltzina».
  • - Identifikazioa: A48061485 /4800000689/ 5 /13.
  • - Hondakinaren kodea: Q8//D13//S40//C51//H5//A275//B0019.
  • - EHZ: 10 11 13.
  • - Urtean sortutako kantitatea: hondakin puntuala.

Makinak gelditzean eta egiten diren garbiketa puntualetan sortzen da; HCrekin (olioa/koipea) kutsatutako beira-hondarrak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

  • 14. hondakina: «Laborategiko hondakinak».
  • - Identifikazioa: A48061485 /4800000689/ 5 /14.
  • - Hondakinaren kodea: Q3//D13//L-S40//C23/41//H3b/8//A275//B0019.
  • - EHZ: 16 05 06.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 120 kg.

Laborategiko analisietan erreaktibo batzuk erabiltzearen ondorioz sortzen da; ontziak eta iraungitako produktu kimiko organiko/inorganikoak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako plastikozko bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da kudeatzaile baimenduak jasotzeko.

  • 15. hondakina: «II. multzoko hondakin biosanitarioak».
  • - Identifikazioa: A48061485/4800000689/ 5 /15.
  • - Hondakinaren kodea: Q16//D15//S1//C35//H9//A275//B0019.
  • - EHZ: 18 01 03.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 72 kg.

Zerbitzu Medikoak azpiprozesuan sortzen da; material zorrotzak eta sendaketarako material kutsatuak (gasak, eskularruak, hesgailuak eta abar) dira.

Edukiontzi hermetiko batean gordetzen da, botikinean; edukiontzi horretatik atera eta zuzenean ematen zaio baimendutako kudeatzaileari.

  • 16. hondakina: «Hidrokarburoekin inpregnatutako xurgatzaileak».
  • - Identifikazioa: A48061485 /4800000689/ 5 /16.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//D13//S40//C51//H5//A275//B0019.
  • - EHZ: 15 02 02.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 400 kg.

Xurgatzaileak bildu eta pilatzerakoan sortzen da; olioz eta koipez inpregnatutako sepiolita, errautsak eta abar dira.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

  • 17. hondakina: «Hidrokarburoekin kutsatutako solidoak».
  • - Identifikazioa: A48061485/4800000689/ 5 /17.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//D13//S40//C43/51//H5//A275//B0019.
  • - EHZ: 15 02 02.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 4.500 kg.

Hidrokarburoz kutsatutako solidoak bildu eta pilatzean sortzen da; olioz, koipez edo beste hainbat kutsatzailez inpregnatutako zapiak, jantziak, eskularruak, papera, kartoia, zapatak eta abar dira.

Hondakin hori identifikatzeko kaioletan (paktainers) biltzen da sortzen den lekuan; kaiolak betetzen direnean hortik zuzenean ateratzen dira kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

  • 18. hondakina: «Kutsatutako metalezko ontzi hutsak».
  • - Identifikazioa: A48061485 /48000689/ 5 /18.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C 43/51//H5//A275//B0019.
  • - EHZ: 15 01 10.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 1.750 kg.

Ontzi hutsak jaso eta pilatzerakoan sortzen da; olioak, pinturak, pinturaren gehigarriak, disolbatzaileak eta abarrak eduki dituzten metalezko ontziak dira.

Hondakin hori identifikatzeko kaioletan (paktainers) biltzen da sortzen den lekuan; kaiolak betetzen direnean hortik zuzenean ateratzen dira kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

  • 19. hondakina: «Kutsatutako plastikozko ontzi hutsak».
  • - Identifikazioa: A48061485/4800000689/ 5 /19.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C 43/51//H5//A275//B0019.
  • - EHZ: 15 01 10.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 1.150 kg.

Ontzi hutsak jaso eta pilatzerakoan sortzen da; olioak, pinturak, pinturaren gehigarriak, disolbatzaileak eta abarrak eduki dituzten plastikozko ontziak dira.

Hondakin hori identifikatzeko kaioletan (paktainers) biltzen da sortzen den lekuan; kaiolak betetzen direnean hortik zuzenean ateratzen dira kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

  • 20. hondakina: «Aerosolak».
  • - Identifikazioa: A48061485 /4800000689 I5 /20.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S-G36//C43/51//H5//A275//B0019.
  • - EHZ: 16 05 04.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 200 kg.

Ontzi hutsak jaso eta pilatzerakoan sortzen da; tintak, koloratzaileak, pigmentuak, pinturak, lakak, bernizak eta abarrak eduki dituzten aerosolak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

  • 21. hondakina: «Sodio sulfatoa duten solidoak».
  • - Identifikazioa: A48061485 /4800000689/ 5 /21.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S21//C24//H5-8//A275//B0019.
  • - EHZ: 06 03 14.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 2.000 eta 9.000 kg artean.

Tarteka sortzen da, LB1 labeko ganberak eta hautsontziak garbitzeko eragiketetan; sortzen den lekutik gertu bildu eta pilatzen da, kudeatzaile baimenduak jaso arte. 1 m3-ko big-bag poltsetan biltzen da eta paletizatu egiten dira.

  • 22. hondakina: «Berunezko bateriak».
  • - Identifikazioa: A48061485 /4800000689/ 5 /22.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C18-23//H6-8//A275//B0019.
  • - EHZ: 160601.
  • - Urtean sortutako kantitatea: zehaztu gabe.

Zurezko kutxan gordetzen dira.

UPS eta instalazio laguntzaileak (ibilgailuak, orgatila elektrikoak, eztanda-motorretako abiarazte-sistemak, etab.) mantentzeko lanetan sortzen dira tarteka. Sortzen den lekuan bertan bildu eta pilatzen da aldi baterako, kudeatzaile baimenduak jaso arte.

  • 23. hondakina: «Ni-Cd-zko metagailuak».
  • - Identifikazioa: A48061485 /4800000689/ 5 /23.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C5-11//H14//A275//B0019.
  • - EHZ: 160602.
  • - Urtean sortutako kantitatea: zehaztu gabe.

Zurezko kutxan gordetzen dira.

UPS eta instalazio laguntzaileak (ibilgailuak, orgatila elektrikoak, eztanda-motorretako abiarazte-sistemak, etab.) mantentzeko lanetan sortzen dira tarteka. Sortzen den lekuan bertan bildu eta pilatzen da aldi baterako, kudeatzaile baimenduak jaso arte.

a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

b) Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

c) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

d) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta gordetzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzen dituen martxoaren 26ko 76/2002 Dekretuan eta hori garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.

e) Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiago gorde.

f) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

g) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

h) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

i) Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresak Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

j) Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa-sistema bateratu bat ezartzen ez den bitartean, irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresak.

k) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzkoan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

l) Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresak poliklorobifeniloak dituzten edo izan ditzaketen gailuak dituen bitartean, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan eta hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuan adierazitako baldintzak.

m) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen-ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.

n) Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

o) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.

p) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresak prebentziozko neurriak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, gutxienez lau urtean behin.

q) Aurreko f) eta g) (kudeatzaileak EAEn daudenean), n) eta o) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

r) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresak 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua), amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan, ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun eta osasun arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

C.1.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

«I. motako hondakinen nahasketa» moduan izendatutako EHZ kodea eman beharko da.

a) C.1.3 atalean bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, «nahasketak» izeneko hondakinak ezingo du baliotu daitekeen hondakin-frakziorik izan. Horri dagokionez, egungo egoeran Euskal Autonomia Erkidegoan baliotu daitezkeen hondakin-frakzioak hauek dira: papera eta kartoia, zura, plastikoak, metal ferrikoak eta metal ez-ferrikoak.

b) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu batera.

c) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

d) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, aginduzkoak direnean, bost urtean gutxienez.

e) Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

f) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

g) Aipatutako d) eta e) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta f) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

C.1.4.– Lurzorua babesteko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako agindua betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko egoera-txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresak ondoko ekintzak burutu beharko ditu:

● Isurketek, jarioek edo ihesek kaltetu ditzaketen lur zatiko gainazal guztiak zolatuak eta iragazkaiztuak egongo dira.

● Isurketak, jarioak edo ihesak eragozteko moduan biltegiratuko dira lehengaiak, erregaiak eta produktuak.

Era horretan, ontzi mugikorretan zein finkotan gordetako produktu kimiko likido guztiek (batez ere substantzia eta prestakin arriskutsuak) eta biltegiratutako erregai likidoek jarioak biltzeko sistema izango dute.

● Hondakinak C.1.3.1 eta C.1.3.2 ataletan adierazitako jarraibideen arabera biltegiratuko dira.

● Hondakin metalikoak barruan edo, hala ezin bada, estalkipean biltegiratuko dira, lixibiatuak lurzorura eta uretara ahalik eta gutxien heltzeko.

C.1.5.– Zaratari buruzko baldintzak.

Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak instalatuko dira:

a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

D) Ingurumena Zaintzeko Programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

D.1.– Atmosferara botatzen diren poluitzaileak kontrolatzea.

a) Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresak isurien kontrola egin beharko du, informazio honi jarraituz:

(Ikus .PDF)

* Metalen taldeak:

1. taldea: artsenikoa, selenioa, kobaltoa, nikela, kromoa VI.

2. taldea: antimonioa, beruna, kromoa II, kobrea, manganesoa eta banadioa.

b) Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak kontrol-erakunde baimendu (KEB) batek egin beharko ditu (zortzi ordutan hartutako hiru neurri, gutxienez ordubetekoa bakoitza), eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «KEBen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko du. Edonola ere, isurtzeen kontrolek eta baldintzek Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun guztiak bete beharko dituzte.

c) Arestian eskatutako parametro guztien neurketen BKE txostenak bidaliko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan kontrol-maiztasuna ezarri aurretik egindakoak badira. Atmosferara egiten diren isurketen ondorengo kontrolak, egindako azken neurketan adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

D.1.1.– Lortutako emaitzen erregistroa.

Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskatuko balute, eskuragarri izango dute.

D.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira: sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Iragazkien garbiketako uren eta osmosi-moduluetako mintzetako erreuseko uren kasurako, kanpoan egiten den kontrol bakoitza, laginak hartzea nola ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta goiko puntuetan aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabete bateko (1) epean.

c) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.

d) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, C.1.2.3 atalean ageri diren parametro guztiek ezarritako mugak betetzen baditu.

D.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

D.4.– Zarataren kontrola.

Jarduera garatzen den lur zatiko kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.

Sustatzaileak neurketen proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Ebazpen honen E.8 atalak aipatzen duen ingurumena ikuskatzeko programaren dokumentu bateginari erantsiko zaio proposamena.

D.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Datuak urtean behin bidaliko dira eta emaitzekin batera txosten bat ere bidaliko da neurri zuzentzaileen funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak, eta emaitzen azterketa adierazita; bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

D.6.– Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Ingurumena zaintzeko programan jardueraren ohiko adierazleak eta horiek analizatzeko sistematika sartuko dira, ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko enpresak berak ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatzeko (ingurumen-adierazleak).

E) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

E.1.– Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

E.2.– Jarduera uztea.

Jarduera, honako hauen aplikazio esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (26.1 Epigrafea. Beira eta beirazko produktuen fabrikazioa), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

E.3.– Ezohiko jardunean aplikatzeko prebentziozko neurriak eta jarduketak.

Oinarrizko Proiektuan jasotako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko jarioak biltzeko sistemak.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

c) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburu horretan kutsadura atmosferikoa prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

e) Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta orokorrean, fabrikan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak irazgaiztuko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

g) Hauts-produktuak gordetzeko, iragazkiak dituzten silo itxiak egongo dira. Modu berean, zonaldean xurgapen-sistema zentralizatua izango dela bermatuko da, materialak kanpora isurtzea ekiditeko.

h) Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

i) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamenduko instalaziora eramango.

j) Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bidaliko da.

k) Bereizgailuan metatutako lohiak, olioak eta koipeak aldian-aldian kendu behar ditu baimendutako kudeatzaile batek. Isuriaren kantitateari eragiteko moduko mailetan metatzea saihestuko da.

l) Hidrokarburo-bereizgailuaren mantentze-lanei dagokienez, ondo garbituko dira eta aldiro bertan metatutako lohiak eta flotagarriak kenduko dira, Baimendutako Kudeatzaileak jasotzeko.

m) Andel edo putzuen hondoan pilatzen diren solidoak ez dira ibilgura hustuko aldizkako garbitze-lanetan zehar; behar bezala kudeatuko dira edo zabortegi baimendura eramango dira.

n) Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Behar izanez gero, gordailu iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan gordeko dira.

o) Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoko ura kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

p) Urtean behin instalazio horien garbiketaren eta mantentze-lanen fakturaren kopia bat bidaliko da.

q) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

r) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko. Kasu horretan, honako baldintza hauek azpimarratu behar dira:

1.– Estazioan erroilu erako edo gai pikortatuzko, edo antzeko berariazko gai xurgatzailea egongo da, ustekabeko jario edo ihesetan berehala aplikatu ahal izateko.

2.– Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

3.– Berme-neurri gisa, pH eta erredox-aren zunda bikoitza eduki behar da, eta arazte-prozesuko puntu kritikoetan izaten diren kontsigna-puntuen desbideratzeei dagozkien alarmak jarri.

4.– Araztegia ustiatzeko enpresa espezializatu batek egindako protokolo edo eskuliburu bat izango da nahitaez, eta ekipo elektromekaniko, zunda, mintz, dosifikatu eta kontrolatzeko tresna, eta abarren azterketa eta mantentze-lanak finkatuko dira bertan.

5.– Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

6.– Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei dagokienez.

7.– Halaber, prozesuaren funtzionamendu egokiaren ustiapen- eta zaintza-eskuliburua izango da. Aldizka egindako mantentze-lanen eta kontrolen eragiketak, zein antzemandako gorabeherak jasoko dira bertan, eta enpresa espezializaturen bat bertaratzea aholkatzen da.

8.– Era berean, nahitaez kontratu bat sinatzea eskatzen da araztegiaren mantentze-lanetarako, eta prozesuaren, errendimendu eta arazketaren, ekipo elektromekaniko eta sentsoreen funtzionamendu egokia ikuskatzeko.

s) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ez-ohiko gertaeraren baten aurrean (besteak beste, isurpenaren muga-balioak gainditzea eta ustekabeko isuri bat egitea), sustatzaileak gorabehera edo ez-ohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari.

t) Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Udalari jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, gutxienez, honako datu hauek agertuko dira:

● Gertakari-mota.

● Gertakaria non, zergatik eta zein ordutan gertatu den.

● Iraupena.

● Ustekabeko isuria izanez gero, emaria eta isuritako gaiak.

● Mailak gainditu badira, isurtzeei buruzko datuak.

● Eragindako kalteen balioespena.

● Hartutako neurri zuzentzaileak.

● Prebentziozko neurriak berriro gerta ez dadin.

● Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

u) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

F) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

G) Urtean behin Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara eta uretara egindako isurtzeei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duenari jarraituz.

Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www-eper-euskadi.net web-orrian eskuragarri). Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

H) 2007ko apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. atalari jarraituz, instalazioaren titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE Erregelamenduan erregistratu eta ebaluatzeko aurreikusitako prozesuan identifikatu direnak, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.

I) Ingurumeneko baimen bateratu honen mendeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: C.1.2.4 (Hondar-iragazkietako eta ikatz aktiboko iragazkietako garbiketa-urak saneamendu-sare nagusira konektatzea); C.1.3.1.o eta C.1.3.2.g) (Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak erregistratzeko ereduak); C.1.4 (Lurzoruaren babesari buruzko baldintzak); D.1 (KEBek egindako neurketen txostenak) D.1.1 (Atmosferara egindako isurketen erregistro eredua); D.6 (Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina); E.1 (mantentze-lanetan botako diren kutsagarrien eta sortuko diren hondakinen balioespena); E.3.a) (Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua); eta D.3.u) (Suteen kontrako araudia betetzearen ziurtapenak).

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskaritza-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta Ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.

Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.

Laugarrena.– Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Bosgarrena.– Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Seigarrena.– Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresak ebazpen honen xede den karga zuriak fabrikatzeko jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, hark onar dezan.

Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

● Epearen barruan ez egiaztatzea Ebazpen honetako Hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak, behar bezala justifikatuta, epea luzatzeko eskatzen ez badu.

● Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

● Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Vidriería y Cristalería de Lamiaco SA enpresari, Leioako Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamargarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezake Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 30a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.


Azterketa dokumentala