
63. zk., 2013ko apirilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (248 KB - 10 orri.)
- EPUB (430 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1600
EBAZPENA, 2013ko martxoaren 15ekoa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena. Honen bidez, diru-laguntzak ematen zaizkie Irakasleen Etengabeko Prestakuntza Planeko (2012-2013) prestakuntza-ikastaroak gainditu dituzten irakasleei.
2012ko maiatzaren 25eko Aginduak (EHAA, 2012-05-07koa) Garatu Planaren (2012-2013) deialdia arautzen du, eta prestakuntza-ikastaroak gainditzen dituzten irakasleei diru-laguntzak emateko irizpideak ezartzen ditu.
Amaitutako ikastaroen aktak jaso eta irakasleen laguntza-eskabideak aztertu ostean, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– I. eranskinean azaltzen diren irakasleei eranskin horretan bertan adierazten diren diru-laguntzak ematea.
2. artikulua.– II. eranskinean azaltzen diren irakasleek aurkeztutako eskaerak ukatzea, kasuan kasu adierazten diren arrazoiak direla-eta.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 15a.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,
MARÍA BEGOÑA GARAMENDI IBARRA.
RSS