
63. zk., 2013ko apirilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (147 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1599
EBAZPENA, 2013ko martxoaren 14koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena. Honen bidez, 2013-2014 ikasturtean ordezkogaiak kudeatzeko prozesuan –baita urtean zehar deitzen den edozein hautatze-prozesutan ere– alfabeto-hurrenkera zehaztuko duen letra zozketatuko dela iragartzen da.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren bitartez, onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia. Agindu horrek ezartzen du berdinketa kasuak konpontzeko irizpidea abizenen eta izenen araberako hurrenkera alfabetikoa izango dela, eta urteroko zozketa baten bidez ebatziko da zein letratatik hasi.
Halaber, letra horrek zehaztuko du zein hurrenkeraren arabera aukeratuko duten lanpostua ordezkogaiek, hau da, zozketa horretan ateratzen den letrak zehaztuko du nor izango den lehen ordezkogaia ikasturtean zehar deitu daitekeen edozein hautatze-prozesutan.
Horregatik guztiagatik, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Iragartzea 2013ko apirilaren 8an zozketa bat egingo dela Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileria Kudeatzeko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz). Zozketaren helburua da zehaztea zein letra erabiliko den irizpide moduan berdinketa-kasuetan 2013-2014 ikasturtean. Izan ere, letra horrek zehaztuko du nork zein hurrenkera izango duen ordezkogaien zerrendan. Era berean, zozketaren emaitzak zehaztuko du zein hurrenkeran parte hartuko duten izangaiek ikasturtean egiten den beste edozein hautaketa-prozesutan. Horrela, bada, zozketa horretan ateratzen den letrak zehaztuko du nor izango den lehenengoa, abizenen eta izenaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 14a.
Langileriaren Kudeaketa zuzendaria,
KONRADO MUGERTZA URKIDI.
RSS