
63. zk., 2013ko apirilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 3 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1598
EBAZPENA, 2013ko otsailaren 22koa, Energia eta Meategien zuzendariarena. Honen bidez, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako udalerrietan Mondragón-Aretxabaleta 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoak (zirkuitu bakuna) ukituriko zortasun-zerrenda zabaltzea onura publikokoa dela deklaratzen da (Espedientea: RI 24055/AT-H-2011-127).
AURREKARIAK
Bat.– 2011ko urriaren 10ean, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresak (helbidea: Mikeletegi pasealekua 1-3, Donostia) arestian adierazitako linea onura publikokoa dela deklaratzeko eskatu zuen, haren zortasun-zerrendaren zabalkuntzak eraginpean hartutako ondasunak eta eskubideak premiaz okupatzeko; horretaz gain, zabalkuntza horren proiektua eta haren separatak erantsi zituen.
Bi.– Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ren aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2012-08-24an EHAAn, 2012-07-19an GAOn, eta 2012-07-24an El Diario Vasco egunkarian, enpresak desjabetu beharrekotzat jotzen dituen eskubide eta ondasunen zerrendarekin batera.
Hiru.– 2012ko uztailaren 12an, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako Udalei bidali zitzaien iragarkia, udaletxeetako ediktu-oholetan jartzeko.
Lau.– 2012ko uztailaren 6an, aurkeztutako proiektuaren separata igorri zitzaien Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako Udalei, Uraren Euskal Agentziari eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari dagokion txostena aurkezteko; 2012ko urriaren 1ean berriz ere igorri zitzaien eskari hori Uraren Euskal Agentziari eta Arrasate eta Eskoriatzako Udalei.
Bost.– Proiektuaren inguruko txostena aurkezteko eskaerari buruz, Aretxabaletako Udalak aldeko txostena eman zuen, Eskoriatzako Udalak ez zuen erantzun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiak eta Uraren Euskal Agentziak aldeko txostenak aurkeztu zituzten (baldintza batzuk jarriz), eta Arrasateko Udalak ohartarazi zuen zenbait bateraezintasun egon zitezkeela proiektuaren eta hirigintza-planeamenduaren artean, eta azterketa xehatua egiteko eskatu zuen, zeren eta, azterketa hori, aipatu udalaren arabera, ez zegoen aurkeztutako proiektuaren barruan.
Sei.– 2012ko urriaren 29an, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri helarazi zitzaizkion aipatutako udalek eta erakundeek aurkeztutako txostenak. Enpresak 2012-11-19an eman zien erantzuna txosten horiei, eta ados agertzen zen Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiaren eta Uraren Euskal Agentziaren txostenetan ezarritako baldintzekin.
Arrasateko Udalak aurkeztutako baldintzei dagokienez, enpresa eskatzaileak adierazi zuen J.A. Urdangarin udal horretako teknikariarekin izandako bileraren ondoren argi geratu zela bidalitako txostena beste espediente baterako zela, zehatz esanda, ATH-2012-59 espedienterako (izena: «Arrasate-Santa Agueda linearen (96. euskarritik) eta Arrasate-Aretxabaleta linearen (174. euskarriraino) arteko lotura, Arrasate eta Aretxabaleta udalerrietan»). Hori dela eta, Udalak adierazi digu ez diola inolako eragozpenik ikusten aztergai dugun zortasun-zerrenda zabaltzeari.
Zazpi.– Jendaurreko aldian, Pilar Zubizarreta Errasti, Elías Arejolaleibar Oyanguren eta Jesús Osinaga Leibar jaun-andreek aurkeztutako alegazio-idazkiak aurkeztu ziren. Labur-labur honela zioten idazki haiek:
– Pilar Zubizarreta Errasti andreak dio 2.5, 2.6, 2.7 eta 2.10 finken titularra dela. 2.6 finkari dagokionez, ordea, adierazten du ukitutako zuhaitzak fruitudun intxaurrondoak eta sagarrondoak direla, eta ez lizarrak, iragarkian esaten den bezala. 2.10 finkari dagokionez, esaten du finka horren jabea dela eta adierazten du ukitutako zuhaitzak sekuoiak direla, eta ez pinuak. Bestalde, desjabetze honek berekin dakartzan ondasunak eta eskubideak zehazteko, eskatzen du erakunde desjabetzaileak mugarriak jar ditzan edota bere jabetzako lursailak eta hegalak behar hainbateko aurrerapenaz marka ditzan, alegia, okupatu aurreko aktak formulatu baino lehenago marka ditzan. Era berean, eskatzen du hantxe bertan egin daitezela okupatu aurreko aktak.
– Elías Arejolaleibar Oyanguren jaunak, 2.19 finkaren titularra denak, helbide zuzenari buruz informatzen du.
– Jesús Osinaga Leibar jaunak adierazten du proiektuko 5 zenbakiko planoan linea eta bere zortasun-zerrenda 2. poligonoan daudela, 181. partzelan, baina benetan zati handi bat bere jabetzako 2. poligonoko 180. partzelan dago.
Zortzi.– 2012ko urriaren 29an, Pilar Zubizarreta Errasti andreak aurkeztutako alegazioak Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresa eskatzaileari igorri zitzaizkion, eta hark erantzun zuen onartu egiten zituela alegazio horiek, eta, aldi berean, 2.10 partzelaren titulartasuna egiaztatzeko eskatzen zuen. Titularrak egiaztatu egin zuen titulartasun hori, 2012ko abenduaren 20an.
Bederatzi.– 2012ko urriaren 29an, Elías Arejolaleibar Oyanguren jaunak aurkeztutako alegazioak Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresa eskatzaileari igorri zitzaizkion, eta hark erantzun zuen onartu egiten zituela alegazio horiek, eta, aldi berean, jabe horren helbideko datuak aldatuko zituztela adierazi zuen.
Hamar.– 2012ko urriaren 29an, Jesús Osinaga Leibar jaunak aurkeztutako alegazioak Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri igorri zitzaizkion, eta enpresa eskatzaileak erantzun zuen ezen, Jesús Osinaga Leibar jaunak aipatutako partzela Eusko Jaurlaritzaren ebazpen berrian adierazitako zabalpenak ukitzen ez zuenez, ez zegoela jasota proiektuaren ondasun eta eskubideen zerrendan.
Hamaika.– Aztertu egin ditugu ukitutakoek eta ukitutako udalek eta erakundeek aurkeztutako alegazioak, bai eta enpresa eskatzaileak horiei emandako erantzuna ere. Hori dela eta, iruditzen zaigu Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k behar den moduan erantzuten diela guztiei.
OINARRI JURIDIKOAK
Bat.– Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean, energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan, nahitaezko desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legean, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan, goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean, eta bat datozen gainerako legeetan agindutako erregelamendu-izapideak bete dira espedientean.
Bi.– Energia eta Meategien zuzendariak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009ko Dekretuan aitortzen zaizkion eskumenak baliatuz (dekretu hori indarrean dago Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuko Xedapen Iragankorrak ezarritakoaren arabera), honako hau
EBAZTEN DU:
Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatza udalerrietan Mondragon-Aretxabaleta 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoak (zirkuitu bakuna) ukituriko zortasun-zerrenda zabaltzea onura publikokoa dela deklaratzea; zabalkuntza horren ezaugarri nagusiak aurkezturiko proiektuan deskribatzen dira.
Deklarazio horrek berarekin ekarriko du, azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan ezarritakoaren arabera, ondasunak okupatu beharra edo eraginpeko eskubideez jabetzea, eta, horrenbestez, horiek premiaz okupatuko dira, eta 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak Premiazko Okupazioko deklaratzeko ezartzen dituen ondorioak zehaztuko dira, betiere lege horren 53. artikuluaren erregistro-ondorioekin.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industria eta Energia Sailburuordetzan, hilabeteko epearen barruan, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Izan ere, halaxe dago ezarritan Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 22a.
Energia eta Meategien zuzendaria,
JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.
RSS