Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2013ko martxoaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GIPUZKOAKO UREN PARTZUERGOA
1248

IRAGARKIA, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erregistro Nagusian eragiketa batzuk egitea onartzeko dena, datuen babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoak eta 1720/2007 Errege Dekretuak xedatutakoa Gipuzkoako Ur Kontsortzioak bete dezan.

Xedapen honen bidez, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan eragiketa hauek egitea onartu da, datuen babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoak eta 1720/2007 Errege Dekretuak xedatutakoa Gipuzkoako Ur Kontsortzioak bete dezan.

Erreklamazioak fitxategiaren titularitatea aldatzea, Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistro Pribatutik Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Erregistro Publikora pasatzea.

Era berean, erabaki da Gipuzkoako Ur Kontsortzioko Erreklamazioak fitxategia sortzea eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoko erregistroan jasotzea:

1.– Fitxategia zertarako da eta zertan erabiliko da: erreklamazioak, salaketak, espediente juridikoak eta jarduerarekin lotutako ezbeharrak gestionatzeko behar den informazioa jasotzeko.

2.– Nori edo ze kolektibori eskatuko zaizkio datu pertsonalak edo nor edo ze kolektibo egongo da behartuta ematera: zerbitzuaren abonatuak edo zerbitzugatik kaltetuak.

3.– Datu pertsonalak jasotzeko prozedura: informazioa jasoko da erreklamazioa eskatuta, online edo offline.

4.– Fitxategiaren egitura eta fitxategian dauden datu pertsonal motak deskribatuta.

– Identifikazio-datuak: izena, abizenak, NAN, telefono-zenbakia, e-mail, argazkiak, sinadura elektronikoa.

– Datu pertsonalak: adina, jaioteguna eta jaioterria, ama-hizkuntza, sexua, nazionalitatea.

– Zirkunstantzia sozialei buruzko datuak, etxebizitzaren ezaugarriak eta bizi den etxean ze baldintzetan bizi den: lizentziak, baimenak, klubetako eta elkarteetako kide izan edo ez.

– Datu ekonomiko-finantzarioak, aseguruak, maileguak, hipotekak, abalak, errenten bidezko sarrerak, subsidioak, onurak...

– Transakzio-datuak: finantza-transakzioak.

– Osasun-datuak: erreklamazioaren ondorioz eman litezkeen mediku-txostenak.

5.– Datu pertsonalak lagatzea. Informazioa utz dakieke jarduerak antolatzen laguntzen duten enpresei, profesionalei, abokatu-bulegoei, aseguru-etxeei eta finantza-entitateei, betiere espedientea gestionatzeko interes legitimoa badute.

6.– Fitxategiaren ardura duten administrazioetako organoak. Gipuzkoako Ur Kontsortzioa.

7.– Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta datuei aurka egiteko eskubideak ze zerbitzu edo unitatetan erabili ahal izango dira: lopd@gipuzkoakour.com Portuetxe, 16-1. (Blanca Vinuesa eraikina), 20018 - Donostia.

8.– Segurtasun-neurriak: goi-maila.

Donostia, 2013ko otsailaren 13a.

Gestio zuzendaria,

JOXEMI TELLERIA VEGA.


Azterketa dokumentala