Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2013ko martxoaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1246

EDIKTUA, Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendariarena, Gizarte Ekonomiako laguntza batzuk itzularazteko prozeduraren amaiera jakinarazteko dena.

Hona hemen Felipe Yarritu Diaz jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendariak, eman duen

EDIKTUA

Aurrerago aipatzen diren itzulketa-espedienteen prozeduraren amaiera ezin izan da jakinarazi, espedientean dagoen helbidea okerra delako, eskatzaileak helbidea aldatu eta jakinarazpen-ondorioetarako horren berri eman ez duelako edo beste kausa batzuk egon direlako. Hori dela eta, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan ezarritakoa betez. Interesdunei jakinarazten zaie, jasotako laguntzarako eskubidea kendu dien ebazpena eman dela ediktu honetan aipatzen den zerrendan jasotako dekretu nahiz agindu laguntza-emaileen babesean. Horregatik, laguntza itzuli egin beharko diote Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari; bi hilabete izango dituzte horretarako, egintza hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Espediente horiek interesdunen eskuragarri daude, Enplegu eta Politiketako Gaietako Saileko Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 PK, Gasteiz).

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Laneko sailburuordeari, hilabeteko epean, egintza hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Hala aginduta dago, 4/1999ko Legearen idazkeraren arabera (lege honek 30/1992 Legea aldatu zuen), Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 48. eta 114. artikuluetan eta bateragarrietan.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 14a.

Gizarte Ekonomia eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendaria,

JOSÉ FELIPE YARRITU DÍAZ.


Azterketa dokumentala