Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2013ko martxoaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1245

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren itzulketa-ebazpen bat jakinarazteko dena.

Posta-zerbitzuak ezin izan du jakinarazi aplikatu beharreko arauak ez betetzeagatik tramitatutako itzultze-espedientean hartutako ebazpena, eranskinean ageri den espedienteari buruzkoa. Ebazpen hori Enpleguaren aldeko neurriak arautzen dituen ekainaren 29ko 267/1999 Dekretuaren babesean hartu da. Hortaz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betez, iragarki honen bitartez jakinarazten da, eta honako ohar hauek egiten dira:

1.– Eranskinean adierazitako zenbatekoa itzuli beharra ebazten da, eta gehienez bi hilabeteko epean itzuli beharko da, ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, Euskadiko Kutxan Lanbideren izenean dagoen kontu-zk. honetan: 3035 0012 71 0120140002. Ohartarazten da diru-sarrera epe horretan egiten ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

2.– Eranskinean adierazitako zenbatekoaz egiteke zegoen ordainketa deuseztatzea ebatzi da.

3.– Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4.– Aipaturiko ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentraletan, Gasteizko Jose Antxotegi kaleko 1 zenbakian (01009).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 13a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNANDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala