Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2013ko martxoaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1242

EDIKTUA, kontratu orokorrei buruzko 528/12 judizio arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 528/12 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Endika Gonzalez Rodriguez.

Abokatua: Pedro Fernandez Sanchidrian.

Prokuradorea: Mendoza.

Demandatua: Gesnorte XXI, S.L.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman zen, 2013ko otsailaren 5ean, eta honako hau da epaitza:

Baietsi egin dut, partez, Endika González Rodríguez jaunaren ordez Mendoza Abajo prokuradoreak aurkeztu duen demanda; horregatik, Gesnorte XXI kondenatzen dut auzi-jartzaileari 767,92 euro ordaintzera. Kopuru horrek Kode Zibilaren 1108. artikuluan finkatutako interesa sortuko du judiziorako zitazioa egiten den egunetik aurrera. Eta Prozedura Zibileko Legearen 576. artikuluan ezarritako interesa ere bai, epaia ematen denetik guztiz ordaindu arte.

Auzilarietako bakar bati ere ez zaio ezartzen kosturik.

Eta epai hau, auzialdi honetan behin betiko epaitu baita, erabaki, agindu eta sinatu dut.

Gesnorte XXI demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala