Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2013ko martxoaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1238

EDIKTUA, kontratu partikularrei buruzko 1398/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 1398/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Jose Antonio Gomez Sainz de la Maz.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Ana Belen Reinares Zuasnabar.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen, 2013ko urtarrilaren 9an, eta honako hau da epaitza:

Osorik baiesten dut Jose Antonio Gomez Sainz De La Maza jaunak Ana Belen Reinares Zuasnabar andrearen aurka aurkeztutako demanda. Hortaz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 236 euro, demanda aurkeztu zenetik sortutako legezko interesak eta prozedura-kostuak.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ana Belen Reinares Zuasnabar demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko urtarrilaren 9a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala