Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2013ko martxoaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1235

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 546/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatu prozeduran, ebazpena eman da, eta hau dio, hitzez hitz:

219/12 EPAIA

Epailea: Susana Diez Martinez de Lahidalga andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabiko azaroaren hogeita bederatzia.

Alderdi demandatzailea: Barakaldoko San Vicente 18ko Jabekideen Erkidegoa.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Juan Marcos Badiola Lopez eta Maria Antonia Arcocha Villa.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Ainhoa Gómez Rodríguez andreak aurkeztutako demanda, Juan Marcos Badiola Lopez eta María Antonia Arcocha Villa jaun-andreen aurkakoa. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 1.596,54 euro eta PZLren 576. artikuluko interesak ordaintzera. Kostuak ere demandatuari ezartzen dizkiot.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adierazi, horren aurka ezin dela apelazio-errekurtsorik aurkeztu, PZLko 455.1 artikulua aldatzen duen Prozedurak arintzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legearen eta Xedapen Iragankor Bakarraren arabera. Lege hori 2011ko urriaren 11n argitaratu zen BOEn, eta urte bereko azaroaren 1ean indarrean sartu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Juan Marcos Badiola Lopez eta Antonia Arcocha Villa jaun-andreek helbide ezagunik ez dutenez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan egiten da ediktu hau.

Barakaldo (Bizkaia), 2013ko urtarrilaren 10a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala