Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2013ko martxoaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1234

EBAZPENA, 2013ko otsailaren 14koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren lanpostuen zerrendan egindako aldaketak argitaratzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administraziorekiko Auzietako Salak igorritako probidentzia jaso da, non auzitegi horren 2010eko irailaren 20ko epaia irmotzat jotzen duen lekukotza ematen den. Epai horretan, Esperanza Iñurrieta Ambrosio andreak UPV/EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren lanpostuen zerrenda aldatzen duen 2007ko azaroaren 29ko Erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa onesten da; ondorioz, lanpostuen zerrenda hori baliorik gabe uzten du, «Campuseko Liburutegiko zuzendari atxikia» lanpostuaren lantoki osagarriaren mailari dagokionez, eta berori aldatu egiten du, lanpostuari berez dagokion lantoki osagarriaren 25. maila jarriz.

Arestikoaren arabera, Gerentzia honek, aurretiaz Gobernu Kontseiluari 2013ko otsailaren 14an egindako bileran jakinarazita, eta errektorearen 2013-01-30eko Ebazpenaren bidez esleitu zaizkion eskumenak baliaturik, honakoa

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Agintzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren lanpostuen zerrendan egindako aldaketak argitaratzeko, erabaki honi atxikitako eranskinean ageri bezala.

Bigarrena.– Lehen aipatutako aldaketok 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak (salbu eta mailaren aldaketak eragindako ekonomia ondorioak izan ezik, beroriek 2006ko urtarrilaren 1era eramango baitira), eta, haien aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dezakete interesatuek, hilabeteko epean, Gobernu Kontseiluaren aurrean, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Leioa, 2013ko otsailaren 14a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTETXE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala