Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2013ko martxoaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
1233

EBAZPENA, 2013ko otsailaren 19koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (299/2012-E prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (299/2012-E prozedura laburtua) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren 2012ko irailaren 25eko Ebazpenen kontra jarritakoa da. 2012ko apirilaren 18ko Ebazpenez (2012ko apirilaren 20ko EHAA, 78. zk.) deitutako Ertzaintzaren Egiterapen Eskalako Komisario kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren Epaimahaiak 2012ko abuztuaren 2ko Erabakia argitaratu zuen; aipatutako ebazpenen bitartez erabakiaren kontra jarritako gora jotzeko bi errekurtso ezesten dira. Eta, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkauti, 2013ko otsailaren 19a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala