Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2013ko martxoaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1230

EBAZPENA, 2013ko urtarrilaren 28koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena. Honen bidez, argitara ematen da Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordearen Akordioa, apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretuaren ingurukoa (16/2012 Errege Lege Dekretua, Osasun-sistema nazionalari eusteko eta haren prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko urgentziazko neurriei buruzkoa).

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa hartu ondoren, eta artikulu horren c) idatzi-zatian ezarritakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordearen Akordioa, apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretuari buruzkoa (16/2012 Errege Lege Dekretua, Osasun-sistema nazionalari eusteko eta haren prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko urgentziazko neurriei buruzkoa). Akordioa ebazpen honen eranskinean ageri da.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 28a.

Araubide Juridikoaren sailburuordea,

SABINO TORRE DÍEZ.

ERANSKINA
ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO BITARIKO LANKIDETZA BATZORDEA
AKORDIOA, ESTATUKO ADMINISTRAZIOAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ARTEKO BITARIKO LANKIDETZA BATZORDEARENA, OSASUN-SISTEMA NAZIONALARI EUSTEKO ETA HAREN PRESTAZIOEN KALITATEA ETA SEGURTASUNA HOBETZEKO URGENTZIAZKO NEURRIEI BURUZKO APIRILAREN 20KO 16/2012 ERREGE LEGE DEKRETUAREN INGURUAN HITZARTUTAKOA.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hitzartu du:

I.– Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordearen 2012ko ekainaren 14ko Akordioan xedatutakoa betez, lan-talde bat eratu zen, honako helburu honekin: apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretuaren 1.bi, 2.Hiru eta 2.lau, 4.hamahiru eta 10.lau artikuluen inguruan sortutako eskumen-desadostasunak aztertu eta konponbideak proposatzea (16/2012 Errege Lege Dekretua, Osasun-sistema nazionalari eusteko eta haren prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko urgentziazko neurriei buruzkoa). Lan-talde horrek aurretik egindako negoziaketekin bat etorriz, bi aldeek uste dute 10.lau artikuluaren inguruko desadostasunak konponduta geratu direla, honako interpretazio eta konpromiso hauek direla medio:

– 10.lau artikulua dela-eta, bi aldeek interpretatzen dute artikulu horretan ezartzen den epean, 2013ko abenduaren 31ra artekoan, eraginpeko funtzionarioek bi aukera dutela: borondatez integratu daitezke, estatutupeko langile gisa, osasun-zerbitzuei atxikitako edo haien mendeko titulartasun publikoko erakunde sanitarioetan, edo, bestela, jardunean jarraitu dezakete oraingo egoeran, funtzionario-izaera duten kidego eta eskaletan.

Bigarren kasu horretan, autonomia-erkidegoak atxiki egingo ditu halako langileak erakunde sanitario publikoen mende ez dauden administrazio-organoetara, betiere erkidegoak horretarako antola litzakeen mugikortasun-prozesuen oinarriekin bat etorriz. Oinarri horietan, gainera, zehaztu liteke lanpostu hutsak daudenean gauzatuko dela atxikipen hori.

II.– Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Madril, 2013ko urtarrilaren 18a.

Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroa,

CRISTÓBAL MONTORO ROMERO.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala