Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2013ko otsailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1152

IRAGARKIA, Bilboko (Bizkaia) Pagasarribide BHIn Bigarren Hezkuntzako 8 unitateko ikastetxe berria egiteko obren proiektua idatzi eta horren lan osagarriak, baita zuzendaritza fakultatiboa ere, xedetzat duen zerbitzuak kontratatzeko lizitazioa jakinarazten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia - Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kontratazio Zerbitzua.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II, 3. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Telefonoa: 945 01 84 12.

5) Telefaxa: 945 01 83 35.

6) Posta elektronikoa: huisl037@ej-gv.es

7) Kontratatzailearen profilaren internet-helbidea: www.contratacion.euskadi.net

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2013ko martxoaren 21.

d) Espediente-zenbakia: SE/02/13.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: Pagasarribide BHIn Bigarren Hezkuntzako ikastetxe berria egiteko obren proiektua idatzi eta horren lan osagarriak, baita zuzendaritza fakultatiboa.

c) Loterik dagoen eta zenbat lote: ez.

d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: Bilboko (Bizkaia) Pagasarribide BHI.

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: Administrazio Klausula Zehatzen Agirian zehaztutakoaren arabera.

f) Luzapena onartzea: ez.

g) Esparru-akordio bat osatzea (behar bada): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (behar bada): ez.

i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 71200000.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak.

(Ikus .PDF)

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 298.504,41 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: 298.504,41 euro. Zenbatekoa guztira: 361.190,34 euro.

6.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren (%) 5, BEZik gabe.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, behar izanez gero (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez da beharrezkoa.

b) Ekonomia- finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala, behar izanez gero:

1) Kontratu honen objektuari dagozkion ekintzen eremuan, negozio bolumen orokorrari buruzko deklarazioa, azken hiru urteetakoa.

– Lizitatzaileek, kontratu honen objektuari dagozkion ekintzen eremuan, azken hiru urteetan (2010, 2011 eta 2012), gutxienez, 160.000 eurotako negozio bolumen orokorra dutela egiaztatu beharko dute.

2) Deklarazio arduratsua, azken hiru urteetan eginiko lan garrantzitsuen zerrendari buruzkoa, zenbatekoak, datak eta hartzekodun publiko nahiz pribatuak zehaztuz.

– Eginiko zerbitzu edo lanak, konpetentziadun organoak emaniko edo bisaturiko ziurtagiri bidez egiaztatuko dira hartzekoduna sektore publikoko erakunde bat izanez gero; hartzekoduna sektore pribatuko erakunde bat balitz, honek emaniko ziurtagiri bidez, edo honen faltan, enpresariaren deklarazioaren bidez.

– Lizitatzaileek, azken hiru urteetan (2010, 2011 eta 2012), inbertsio osoaren aurrekontua 2.600.000 euro baino emaitza handiagoa duten exekuzio proiektuak eta eraikuntza lanen zuzendaritzak burutu dituela egiaztatu beharko dute.

– Lizitatzaileek, kontratua aurrera eramateko beharrezkoa den titulazioa duela ziurtatu beharko dute.

c) Bestelako betebehar bereziak: ez.

d) Erreserbatutako kontratuak: ez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko martxoaren 22ko 13:00etan.

b) Aurkezteko modalitatea: eskuz edo posta elektronikoaz.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Erregistro Orokorra. Lakua II 3. solairua.

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Posta elektronikoa: www.contratacion.euskadi.net

d) Zenbat enpresari dei egingo zaien eskaintzak aurkezteko (prozedura murriztua): ez.

e) Aldaerak: ez.

f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Deskribapena: C eta B gutun-azalen irekiera.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna eta ordua:

C gutunazalaren irekitzea: 2013ko apirilaren 8ko 11:30ean.

B gutunazalaren irekitzea: 2013ko maiatzaren 10eko 11:30ean.

10.– Publizitate-gastuak. iragarki ofizialaren gastuak esleipendunaren kontura izango dira: BOE eta EHAA.

11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: 2013ko otsailaren 7a.

12.– Bestelako argibideak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 7a.

Administrazio eta Dirubideen zuzendaria,

AMAIA JAUREGIBERRI GOENAGA.


Azterketa dokumentala