Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2013ko otsailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO VITORIA-GASTEIZ
1151

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gainean bideratu den 81/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Vitoria-Gasteizko Epaitegia

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 81/11 prozedura.

Demandatzailea: Agustina Berrio Berrio.

Abokatua: Edurne Castillo.

Prokuradorea: Palacios.

Demandatua: Ahmed Eziani.

Gaia: familia-zuzenbidea.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

31/12 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 26a.

M.ª del Mar Fernández Miranda andreak, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Vitoria-Gasteizko Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratu diren autoak ikusi ditu. Auto horiek 2011. urteko 81 zenbakia dute, eta Agustina Berrio Berrio andrearen eskariz bideratu dira (prokuradorea: Covadonga Palacios García andrea; letratua: Edurne Castillo Aldasoro jauna), Ahmed Eziani andrearen aurka (ez prokuradorerik, ez letraturik), seme-alaba adingabeen zaintza eta babespeari buruz.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Covadonga Palacios García epaitegietako prokuradoreak Agustina Berrio Berrio andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Ahmed Eziani jaunaren aurkakoa. Hori dela eta, honako neurri hauek hartzea erabakitzen dut:

Lehenengoa.– Adingabeko seme-alabak Agustina Berrio Berrio andrearen zaintza eta jagoletzaren menpean geratuko dira, baina bi gurasoek batera izango dute guraso-ahala.

Bigarrena.– Seme-alabak bisitatzeko honako erregimen hau ezartzen da, bi astebururik behin gauzatuko dena, honako ordutegi honekin:

– Larunbatetan 10:00etatik 20:00etara.

– Igandeetan 10:00etatik 20:00etara.

Seme-alaba adingabeak amaren bizilekuan bertan jaso eta utziko dira (Isuntzatarren kalea 1, 5. ezk., Gasteiz).

Hirugarrena.– Ahmed Eziani jaunak bere seme-alaba adingabeen alde hilean ordaindu behar duen mantenu-pentsioa 300 eurokoa da (adingabe bakoitzeko, 150 euro hilean), gutxienez diru-zenbateko hori behar baita mantenu-, heziketa- eta elikadura-gastuetarako. Hileko zenbateko hori urtero eguneratu beharko da, uztailaren hasieran eta KPIren arabera. Bestalde, zenbateko hori hilabete bakoitzeko lehen bost egunen barruan ordaindu beharko da, non-eta Agustina Berrio Berrio andreak hartarako izendatutako kontuan; guztia ere, 2012ko uztailaren hasieratik hara.

Eta agertu daitezkeen aparteko gastuak guraso biek erdibana ordaindu beharko dituzte.

Laugarrena.– Merezimendurik ez dagoenez, ez zaizkie alderdiei prozesuaren kostuak ezartzen.

Ahmed Eziani demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, legezko errekurtsoak aurkez ditzake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala