Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2013ko otsailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1148

EDIKTUA, zor-aitorpen bati buruz bideratutako 622/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 622/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Oranzun Basoak ondasun-erkidegoa.

Abokatua: Jose Manuel Barrenechea Bujanda.

Prokuradorea: Otermin.

Demandatua: Pedro Jose Barandiaran Hernandorena.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epai eman zen, 2012ko urriaren 31n, eta honako hau da epaitza:

Baietsi egiten dut Orazun Basoak ondasun-erkidegoko idazkari Luis Angel Egues Gurruchagaren ordezkariak aurkeztutako demanda, Pedro José Barandiarán Hernandorenaren aurkakoa. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut Orazun Basoak ondasun-erkidegoari honako hauek ordaintzera: 7.514 euro, eta demanda aurkeztu zen egunetik zenbateko horrek sortutako interesak. Bestalde, kostuak ere demandatuari ezartzen zaizkio, berariaz.

Aurkatzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Pedro Jose Barandiaran Hernandorena demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2012ko abenduaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala