Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2013ko otsailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1147

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 610/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 610/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Talleres Daniel Barcos, S. A.

Abokatua: Lourdes Perez Patxo.

Prokuradorea: Iguaran.

Demandatua: Sonia Ezkerra Sanchez eta Jose Maria Gorostegui Najera.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman zen 2012-07-03an, eta honakoa da epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Talleres Daniel Barcos, S.A.ren ordekaritzak Sonia Ezkerra Sánchez eta José María Gorostegui Nájeraren aurka jarritako demanda; horrenbestez, auzi-jartzaileari modu solidarioan honako hauek ordaintzera kondenatzen ditut demandatuak: 5.667,18 euro tronkoarenak, zenbateko horrek dagoeneko sortutako interesak eta zorra guztiz ordaindu artekoak, abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako interesen arabera, baita kobrantzako gastuak –237,43 euro– eta prozesu-kostuak ere.

Sonia Ezkerra Sanchez eta Jose Maria Gorostegui Najera demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Probintzia Auzitegian, hogei eguneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2012ko abenduaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala