Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2013ko otsailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1144

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 200/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 200/12 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Luis B. Quintana Damborenea.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Leidy Yuliana Davila Acevedo.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da, 2013ko urtarrilaren 9an, eta honako hau da epaitza:

Baietsi egiten dut Luis B. Quintana Damborenea jaunak ezarritako demanda, Leidy Yuliana Dávila Acevedo andrearen aurkakoa. Hortaz, demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 581,94 euro ordaintzera.

Zenbateko horrek, batetik, legezko interesa sortuko du, 2012ko azaroaren 20tik ebazpen honen egunera arte, eta, bestetik, legezko interesa bi puntuz gehituta, egun horretatik zorra guztiz ordaindu arte.

Kostuak demandatuari ezartzen dizkiot, berariaz.

Leidy Yuliana Dávila Acevedo demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2013ko urtarrilaren 29a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala