Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2013ko otsailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1142

126/2013 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendaritza-kargua hutsik, karguduna kanpoan edota gaixorik dagoenerako ordezkapen-erregimena ezartzen duena.

Donostia Unibertsitate Ospitaleak bidali duen eskaria ikusita.

Egitate hauek oinarri harturik,

Donostia Unibertsitate Ospitaleak beharrezko eta komenigarritzat jo du ospitaleko zuzendaritza-kargu guztientzat araubide bat ezartzea, titularra ez dagoenean, gaixorik dagoenean edo kargua hutsik dagoenean ordezkapenak nola egin arautzeko. Izan ere, araubide horrek azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan jasotakoa osatuko luke (255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezarri zituena).

Ordezkapen-erregimen bat ezartzeko planteamendu hori sareko beste hainbat zerbitzu-erakundetan egin denarekin bat dator, eta administrazio kudeaketaren funtzionamenduari laguntzen dio baliozko administrazio-egintzak egiten jarraitzeko.

Eta zuzenbide-oinarri hauei jarraiki,

Lehenengoa.– Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 17. artikuluak hau dio: «Administrazioko organoren batean titularrik ez bada edota kanpoan edo gaixorik badago, aldi baterako ordezkoa jar dezake titularra izendatzeko eskumena duen organoak» (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 11.c) artikuluak dioenez, zuzendari nagusiari dagokio Ente Publikoko zerbitzu-erakunde sanitarioetako zuzendari gerenteak izendatzea eta kargutik kentzea, eta dagokion zuzendari gerentearen proposamenez, aipaturiko zerbitzu-erakundeetako gainerako karguak izendatzea eta kargutik kentzea.

Artikulu horretatik ondorioztatzen da, aurreko oinarrian adierazitako irizpidearen arabera, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren eskumena dela berak izendatutako zuzendaritza-kargudunen ordezkatze-erregimena ezartzea.

Azaldutako guztiagatik, legeriak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Ordezkapen-araubidea ezartzea, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearen lanpostua hutsik dagoenerako, edo kargua kanpoan edo gaixorik dagoenerako.

Zuzendari gerentean ordezkapena ondoko kargudunen esku izango da, beheko ordenari jarriki.

– Zuzendaritza medikoa.

– Ekonomia eta Finantzako Zuzendaritza.

– Pertsonaleko Zuzendaritza.

– Erizaintzako Zuzendaritza.

Zuzendari gerentearen ez gainerako zuzendari-karguen ordezkapena jardunean dagoen beste edozein zuzendarik egin dezake.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta eragiten dien karguei jakinaraztea, horren berri izan eta dagozkion ondorioetarako.

Hirugarrena.– Ebazpen honek, behin betikoa izanik, ondorioak izango ditu otsailaren 1etik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 31.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala