Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2013ko otsailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1140

EBAZPENA, 2013ko otsailaren 11koa, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariarena, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kideak aldatzeko dena.

2011ko irailaren 16ko Ebazpenaren bidez (urriaren 14ko EHAA, 196. zk.), Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariak Basurtuko Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren egiaztapena berritu zuen.

Ospitaleak batzordearen osaera aldatzeko eskaera egin du. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoak egiaztatzen dituen Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduak 3. eta 7. artikuluetan xedatutakoaren arabera (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.), eta Osasun eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 3ko 579/2009 Dekretuak 13. artikuluan emandako funtzioak betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María Luisa Jainaga Gómez andrea, Ekonomiako lizentziatua, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kidearen kargutik kentzea, berak hala eskatuta.

Bigarrena.– Carmen Garcés González, Zuzenbideko lizentziatua, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide izendatzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina. Ebazpena, bestalde, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari jakinaraziko zaio.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Osasuneko sailburuordeari edo Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 11.

Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendaria,

MARÍA LUISA ARTEAGOITIA GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala