Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2013ko otsailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1138

EBAZPENA, 2013ko otsailaren 21ekoa, Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, administrazioarekiko auzietako 342/2012 zenbakiko errekurtsoari buruzko (babes jurisdikzionaleko prozedura) administrazio-espedientea Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea ebatzi, eta interesdun izan daitezkeenei aipatu salan azal daitezen epea jartzen diena.

Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 3 zenbakiko Epaitegiak eskatu du 342/2012 zenbakiko prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko. Espediente hori Patxi Jagoba Bengoa Lapatza-Gortazar jaunak aurkeztu zuen Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko irailaren 27ko Aginduaren aurka. Agindu haren bidez, gora jotzeko errekurtso bat ebazten da, bitarteko funtzionario bat izendatzeko Funtzio Publikoko zuzendariaren 2012ko ekainaren 20ko Ebazpenaren kontra aurkeztutakoa. Ebazpen haren bidez, Luis Segurola Eguino Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzako aholkulari juridikoaren lanpostuari atxikitzen zaio (kodea: 510060; dotazioa: 205; taldea: A; kidegoa: A2 SF; aukera: Zuzenbideko lizentziatua).

Uztailaren 13ko 29/1998 Legeak emandako idazkerarekin eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38., 48. eta 49. artikuluetan ezarritakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea eskatutako administrazio-espedientea.

2.– Aipaturiko espedientean interesa izan dezaketen guztiak epatzea, bederatzi eguneko epearen barruan esandako Epaitegiko Administrazioarekiko Auzietako Salan agertzeko aukera izan dezaten.

3.– EHAAn argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 21a.

Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala