Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2013ko otsailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1137

EBAZPENA, 2013ko otsailaren 11koa, Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariarena, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko irailaren 5eko Aginduaren babesean emandako laguntzen 2012ko onuradunen zerrenda argitara emateko dena. Agindu horren bidez, ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzetarako deialdia egiten da, 2012rako, betiere urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren babesean. Izan ere, dekretu horrek euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezartzen ditu.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko irailaren 5eko Aginduaren bidez, ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzetarako deialdia egin zen, 2012rako, betiere urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren babesean. Izan ere, dekretu horrek euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezartzen ditu.

Deialdiko laguntzak esleitu egin dira, eta ebazpenak onuradunei jakinarazi zaizkie. Hortaz, euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezartzen dituen urriaren 23ko 187/2007 Dekretuaren 13. artikuluko 4. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da xedapen horren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko irailaren 5eko Aginduaren babesean emandako laguntzen 2012ko onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzetarako deialdia egiten da, 2012rako, betiere urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren babesean. Izan ere, dekretu horrek euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezartzen ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 11.

Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala