Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2013ko otsailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1131

IRAGARKIA, 289/12 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie Josefa Ana Cardoso Cuesta andreak prozedura laburtuaren izapidez egiten den administrazioarekiko 289/12 auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6. zenbakiko Epaitegian, berak egindako gora jotzeko errekurtsoa administrazio-isiltasunez ezesteagatik. Errekurtsoa 2012ko maiatzaren 22an argitaratutako Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko pertsonal sanitario ez-fakultatibo eta pertsonal ez-sanitarioarentzako behin betiko barne-mugikortasunaren behin betiko baremazioaren ondoriozko zerrendaren aurka aurkeztu zuen.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 12a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala