Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2013ko otsailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1130

IRAGARKIA, 284/12 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Honako hau jakinarazten zaio hirugarren interesdun orori: Administrazioarekiko Auzietako Bilboko 6. Epaitegian, Patxi Calvo Enriquez jaunak 284/12 auzi-errekurtsoa (prozedura laburtuko izapideak) aurkeztu duela Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren isiltasun administratiboaren aurrean, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen 2012ko apirilaren 11ko 501/2012 Ebazpenaren aurka 2012ko maiatzaren 3an jarritako gora jotzeko errekurtsoari dagokionez. Aipatu ebazpen horren bidez, Zamudioko Ospitaleko pertsonalaren garraio-zerbitzua aldatzen zen.

Ondorioz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 6a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala