Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2013ko otsailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1129

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren portuetan emandako zerbitzu orokor eta bereziengatiko tasaren likidazio bat jakinarazten duena.

Behean zehazten den likidazioa zuzenean interesdunari jakinarazterik lortu ez denez, iragarki honen bidez jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Interesdunari aditzera ematen zaio, gainera, zor duen diru kopurua borondatez ordaintzeko honako epe hau duela:

a) Likidazioaren jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean jasoz gero, hurrengo hilaren 20ra arte, eta hilaren 20a balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Likidazioaren jakinarazpena hilaren 16tik azken egunera bitartean jasoz gero, hurrengo hilabete osoa eta hurrengoaren 5era arte, eta, hil horren 5a balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Zorra borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-bidera joko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduaren 59. artikuluari jarraituz.

Jakinarazten den likidazioarekin ados ez badago, errekurtso hauetako bat jarri ahal izango du, baina ez biak batera:

1.– Berraztertzeko errekurtsoa, likidazioa agindu duen organoari, hilabeteko epean, likidazioa argitaratu eta biharamunetik aurrera, Zerga Lege Orokorraren 223. artikuluari jarraituz.

2.– Administrazioarekiko diru-erreklamazioa, aurrekoaren epe berean, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian, Zerga Lege Orokorraren 235. artikuluan eta Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegia sortu eta eratzen duen 14/1983, Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

Errekurtso bat zein bestea aurkeztu, egintza administratiboa berdin-berdin betearaziko da, non eta errekurtsoa aurkezteko unean, zorra Zerga Lege Orokorrean ezarritako eran ordainduko dela bermatzen ez den.

Izen-abizenak edo sozietatearen izena: Borja García-Alegre Luzarraga.

Likid. zk.: 1.995/12-A2.

Kontzeptua: T5.

Zenbatekoa: 182,50 euro.

Izen-abizenak edo sozietatearen izena: Cristian Hernández Sanchez del Río.

Likid. zk.: 1.971/12-A2.

Kontzeptua: T5.

Zenbatekoa: 110,59 euro.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 15a.

Lurralde Plangintzaren eta Uren sailburuordea,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala