Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2013ko otsailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1125

EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariarena, jarraian adierazten den espedienteari buruzkoa (H-2012-48-2321-M).

José Luis Madrazo Juanes jaunak, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariak, honako ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Ezin izan zaio esanbidez jakinarazi Consuelo Jiménez Escudero andreari, H-2012-48-2321-M espedientean hark emandako helbidean, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzei buruzko abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuan bildutako diru-laguntzaren ebazpena.

H-2012-48-2321-M espedientean emandako ebazpenaren testu osoa interesdunarentzat eskuragarri dago Lan eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao).

Ukatzeko ebazpen bat dela aintzat hartuta, ediktu hau jendaurrean erakusgai jarri da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua eta aplika daitezkeen gainerako xedapen osagarriak betez.

Adierazten den espedientearen gainean emandako ebazpenak ez du amaitzen administrazio-bidea, eta horren aurka gorako errekurtsoa aurkez daiteke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Gaietako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan agindutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 8a.

Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.


Azterketa dokumentala