Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2013ko otsailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1124

EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariarena, ondoren aipatzen den espedienteari buruzkoa (L_2012_20_304).

José Luis Madrazo Juanes jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariak, ediktu hau eman du

EDIKTUA

Ezinezkoa izan da Kawtar Metalsi andreari berariaz jakinaraztea abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzen gaineko ebazpena (255/2006 Dekretua, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena).

Aipatutako espedientearen gainean emandako ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ezeste-ebazpena denez gero, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan eta aplikagarriak diren gainerako xedapen bateragarrietan agindutakoari jarraikiz.

Adierazten den espedientearen gainean emandako ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gorako errekurtsoa aurkez daiteke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Gaietako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan agindutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 7a.

Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.


Azterketa dokumentala