Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2013ko otsailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1123

EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariarena, ondoren aipatzen den espedienteari buruzkoa (Z_2012_48_291).

José Luis Madrazo Juanesek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariak, ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Bi aldiz saiatu gara, baina Ana Salterain Altuna andreari ezin izan diogu agiriak aurkezteko errekerimendua jakinarazi, Z-2012-48-291 zenbakiko espedientean eman zuen helbidean. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Hala egin behar dela xedatzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan, bai eta aplikagarriak diren gainerako xedapen bateragarrietan ere. Interesdunari jakinarazten zaio ezen, aipatutako errekurtsoan, hamabost eguneko frogaldi bati hasiera ematen zaiola, honako dokumentazio hau aurkez dezan:

– Ezkontidearen edo bikotekidearen enpresa-ziurtagiria, bakoitzak zerbitzuak zein enpresatan egiten dituen, harexek betetakoa. Ezgaitasun iraunkor absolutua aitortua izanez gero, hori egiaztatzen duen agiria.

– Eskatzailearen enpresa-ziurtagiria, bakoitzak zerbitzuak zein enpresatan egiten dituen, harexek betetakoa. Ezgaitasun iraunkor absolutua aitortua izanez gero, hori egiaztatzen duen agiria (errekerimendu honi eransten zaio bete beharreko modeloa).

Familia eta lana bateragarri egiten laguntzeko neurriei buruzko uztailaren 17ko 118/2007 Dekretuan babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebaztea aldera, eskatzaileari 10 eguneko epea ematen diogu, aipatutako dokumentazioa Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzan aurkez dezan (Donostia kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesdunari ohartarazten diogu, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dugula.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urtarrilaren 28a.

Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.


Azterketa dokumentala