Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2013ko otsailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1122

IRAGARKIA, Etxebizitzako sailburuordearen ebazpen bat jakinarazten duena. Horren bidez, SD2-08023/06 espedientean Mirian Herbas Pozo andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeak Ebazpena eman zuen, 2012ko abenduaren 5ean, Mirian Herbas Pozo andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten zuena.

Ezin izan denez aipatutako Ebazpena jakinarazi, iragarpen hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, berorren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzietako epaitegien artean dagokion hartan, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz) edo bere bizilekuko lurralde-ordezkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 4a.

Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala