Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2013ko otsailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
1114

IRAGARKIA, honako helburu hau duen administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena: adingabeen zentroetako, justizia-jauregietako, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren menpeko beste zentro batzuetako eta Herrizaingo Sailaren egoitzako (Erandio, Bizkaia) zaintza- eta segurtasun-zerbitzua ematea (Espedientea: E-003/2012).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: E-003/2012.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: adingabeen zentroetako, justizia-jauregietako, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren menpeko beste zentro batzuetako eta Herrizaingo Sailaren egoitzako (Erandio, Bizkaia) zaintza- eta segurtasun-zerbitzua.

c) Loteak: bi lote:

– 1. lotea: Herrizaingo Sailaren egoitzako (Erandio, Bizkaia) zaintza- eta segurtasun-zerbitzua.

– 2. lotea: adingabeen zentroetako, justizia-jauregietako, Justizia Sailaren eta Herri Administrazioaren mendeko zentroetako (Erandio, Bizkaia) zaintza- eta segurtasun-zerbitzua.

d) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkari ofizialetan argitaratu zen: 2012ko uztailaren 23ko EHAA, 143. zenbakiduna.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: murriztua.

c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide dago.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: zortzi milioi berrehun mila laurogeita hamar mila ehun eta hamabi euro eta hirurogeita hamaika zentimo (BEZa barne).

5.– Esleipena.

a) Esleipen-eguna: 2013ko urtarrilaren 16a.

b) Gauzatze-eguna: 2013ko otsailaren 13a.

c) Kontratista: Garda Servicios de Seguridad, S.A.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: alekako prezioak.

Erandio, 2013ko otsailaren 14a.

Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren zuzendaria,

María GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala