Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2013ko otsailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1113

EDIKTUA, jaraunspen-inbentarioa osatzeko bideratutako 1456/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Lehen auzialdiko epaitegi honetan borondatezko jurisdikzioko 1456/12 espedientea bideratu da, Alfonso Garcia Lorenzoren jaraunspenaren inbentarioa osatzeko. Espedientean honakoa eman da:

PROBIDENTZIA

Probidentzia ematen duen magistratua: María José Galindo Olea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabiko abenduaren hamalaua.

Aipatutako eskabidea, erantsitako agiriak eta Imaz prokuradorearen ahalaren eskritura jaso dira, onartu egin da izapideak egiteko; eta inbentarioa egiteko, Rafael Gonzalez Alvarez jaunaren jaraunspena onartzeko borondatezko jurisdikzio-espedientea ireki da; dagokion liburuan erregistratu behar da inbentario hori. Eta Eduardo Garcia Pastor, Guillermo Iñigo Garcia Pastor, Javier Garcia Pastor, Teresa Cristina Garcia Pastor eta Maria Teresa Monica Pastor Ruizen izenean eta ordez, aipatu prokuradorea pertsonatu egin dela kontsideratuko da, eta berorrekin bideratuko dira ondoko jakinarazpenak eta eginbideak, hain justu ere behar bezala egiaztaturik duen ahalaren indarrez.

Eskabidean zehaztutako hartzekoduna (Bankia) epatu bedi, komeni bazaio inbentarioaren osaketan izan dadin; eta hartarako, 2013ko martxoaren 15eko goizeko 11:00ak finkatzen dira. Hartu-agiridun posta ziurtatuaren bidez epatu bitez hartzekodun ezagunak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko diren ediktuen bidez epatzen dira hartzekodun ezezagunak.

Aurkaratzeko modua: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuta; nolanahi ere, bete egingo da erabakitakoa. Errekurtsoa, jakinarazpena egin eta hurrengo bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idatziz, eta errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; baldintza horiek betetzen ez badira, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 25 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua honelaxe gauzatu beharko da: epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan aipatu zenbatekoa kontsignatuta; kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta 4749000000145612 zenbakia du; errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

(Ikus .PDF)

Kausatzailearen hartzekodun ezezagunak epatzeko egin dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko urtarrilaren hogeita hamaikan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala