Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2013ko otsailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1112

AGINDUA, 2013ko otsailaren 5ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Tolosako (Gipuzkoa) «Tolosako Inmakulada ikastetxea» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Aztertu da Tolosako (Gipuzkoa) «Tolosako Inmakulada ikastetxea» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea, non eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 4ko 1593/2011 Errege Dekretua, mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 15eko BOE); azaroaren 27ko 250/2012 Dekretua, mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariari dagokion curriculuma ezartzen duena (2013ko otsailaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da, 2013-2014 ikasturtetik aurrera:

Kode-zenbakia: 20005075.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Tolosako Inmakulada Ikastetxea».

Titularra: Tolosako Inmaculada Ikastetxea, S. Coop.

Helbidea: Kondeaneko aldapa, 5 B.

Udalerria: Tolosa.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

  • «Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea» erdi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 30 ikaspostu.

Ikastetxearen osaera:

  • Lanbide Heziketa:
  • Familia: Osasungintza:
  • - «Farmazia eta parafarmazia» erdi mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
  • - «Erizaintzako zaintza osagarriak» erdi mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
  • - «Osasun-dokumentazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
  • - «Diagnosi-irudiak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
  • - «Erradioterapia» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
  • Familia: Gizarte, Kultura eta Komunitateko Zerbitzuak:
  • - «Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
  • - «Gizarteratzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
  • - «Haur Hezkuntza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dauden legeak bete beharko ditu, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 5a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala