Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2013ko otsailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1111

EBAZPENA, 2013ko otsailaren 15ekoa, Merkataritzako zuzendariarena. Honen bidez, aditzera ematen da Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduan ezarritako laguntzen 2012ko ekitaldiko erakunde onuradunen zerrenda. Laguntza horiek merkataritzan berrikuntza eta bikaintasuna sustatzea dute helburu.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela eta, diru-laguntzei buruzko amaierako ebazpenen berri esleipendunei eman ondoren, Industria, Berrikuntza Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren 12. artikuluaren 2. puntuan xedatutakoarekin bat, Merkataritzako zuzendariak honako hau:

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Merkataritzan berrikuntza eta bikaintasuna sustatzeko laguntza-programa garatzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduan eta Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2012ko martxoaren 28ko Ebazpenean aurreikusitako laguntzei dagokienez, 2012ko ekitaldian onuradun izan diren entitateen zerrenda argitaratzea. Aipatutako laguntzak Merkataritzako zuzendariaren ebazpenen bidez jakinarazi zaizkie eranskinean ageri diren onuradunei.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 15a.

Merkataritzako zuzendaria,

JON ANDONI ZARATE ZARRAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala